(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hogeita sei udalerrik Nafarroako Antzokien Sarean sartzeko hitzarmena sinatu dute ostirala, 2009.eko abuztuak 28

Kultura eta Turismo departamentuak antzerki, musika eta dantza programazio egonkor bat sustatu nahi du, Foru Erkidegoko osoan


Nafarroako Antzokien Sarea

Alkateen eta Kultur arloko arduradunen argazkia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramon Corpas Mauleonek eta Antzokien Sarean sartu diren 26 udalerrietako alkateek gaur goizean sinatu dute atxikitzeko hitzarmena. Ekitaldian egon dira, baita ere, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko burua, Jesus Maria Garcia Anton, eta Sareko gerentea, Alex Ruiz Pastor.

Corpas kontseilariak esan duenaren arabera, hitzarmen horiek sinatuta UPN alderdiak hauteskundeetan egindako konpromiso bat bete dute, hau da: "Nafarroako Antzokien Sarea osatzea, antzerki, musika eta dantza alorrean kultura hedatzeko programak hobetzeko". Helburu hori Kultura eta Turismo arloko arduradunak ere aipatu zuen legealdiaren hasieran parlamentuan egindako lehen agerpenean. Parlamentuan egindako lehen esku-hartze hartan, honako hau azaldu zuen: “azken urteotan erkidegoan jarri diren kultur azpiegiturei esker, ahalegin tekniko eta ekonomiko handiagoak egin ahal izango ditugu, kultur etxe berriak benetako kultur iturri izan daitezen".

Azpiegitura guztiak udalenak dira eta, beraz, udalei dagokie gestionatzea eta programazioa antolatzea. Alde horretatik, departamentuak antzerki, musika eta dantza programazio egonkor bat sustatuko du, teknika aldetik aukera ematen duten lekuetan. Gauden legealdian, beraz, Nafarroako Antzokien Sarea jarriko dute martxan, "kultur programazioa ekonomia aldetik eraginkorragoa eta arte aldetik hobea izan dadin". Sarearen arduradunek esan dute egitura horrek kultur jarduerak deszentralizatzeko ere balioko duela, Iruñatik eta Iruñako eskualdetik kanpoko zonen mesederako.

Antzokien Sarearen proiektua PSN alderdiak ere babestu du: 2009rako aurrekontuaren akordioan 250.000 euro gehitu dizkiote proiektuari, dagokion partidan. Gauzak horrela, Sareak 550.000 euroko aurrekontua izango du 2009an.

Sarea sortu da parte hartzen duten kolektiboen interesen arabera; kolektibo horiek dira udalak, arte eszenikoetako profesionalak, kultur koordinatzaileak eta Nafarroako Gobernua, alderdi horien guztien interesen antolatzaile gisa. Kontseilariaren hitzetan, datozen urteetan ekimena egonkortu egin beharko dute.

Kultura eta Turismo departamentuan gaur izandako ekitaldian, 28 antzezpen espazio eta 26 udalerri sartu dira Sarean: Altsasu, Antsoain, Agoitz, Bera, Beriain, Berriobeiti-Artika, Burlata, Castejon, Cintruenigo, Lizarra, Etxarri-Aranatz, Irurtzun, Lodosa, Los Arcos, Noain, Olatzagutia, Iruña (3), San Adrian, Zangoza, Tafalla, Tutera, Valtierra, Aranguren ibarra, Viana, Atarrabia eta Zizur Nagusia. 

Nafarroako Antzokien Sarera nahi duen edonork du sartzeko aukera, nahi duenean; udalerriek, betiere, baldintza batzuk bete behar dituzte.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa