(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tracasak ekipamendu berritzailea eskuratu du lurraldeko datuak airetik hartzeko ostirala, 2009.eko abuztuak 28

Hegazkin baten, kamera digital baten eta LIDAR sentsorearen bidez, kartografiari eta bereizmen handiko ortoargazkiari buruzko proiektuen ziklo osoa aztertu ahal izango da


Vulcanair Observer hegazkina

Tracasak eskuratutako hegazkina lurraldeko datuak airetik hartzeko. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Tracasa (Trabajos Catastrales, SA) sozietate publikoak lurraldeko informazioa airetik hartzeko ekipamendua eskuratzeko lehiaketa esleitu du. Ekipamendu horren barruan, hegazkin bat, kamera fotogrametriko digitala eta LIDAR sentsorea daude.

Ekipamendu berri horrek Tracasari independentzia handiagoa ematen dio, kartografiari eta bereizmen handiko orgoargazkiari buruzko proiektuen ziklo osoa aztertzeko beharrezko bitartekoak baititu. Hori oinarrizkoa da nekazaritza eta hirigintza gaietan erabakiak hartzeko eta gehiengo kalitateko ingurumen-azterketak egiteko gai hidrologikoei, uholdeak prebenitzeari eta basogintza-aplikazioei dagokienez.

Azken belaunaldiko ekipamendu honekin, Tracasa enpresa aurreratuenen artean kokatzen da proiektu kartografikoak eta lurralde-analisiak egiteari dagokionez, zehaztasun eta kalitate handiko informazioa eskatzen duen merkatuan. Modu horretan, Tracasak zerbitzuen katalogoa zabaldu du eta, beraz, baita nazioko eta nazioarteko merkatu potentziala ere. Mota horretako zerbitzuak eskatzen dituzten administrazioei eta ingeniaritza-enpresei eta lan zibilen enpresei zerbitzuak eskani ahal dizkie.

Ekipoa lehiaketa publikoan erosi da, eta esleipenduna Alacanteko Inaer Maintenance SA enpresa izan da, aire zerbitzuen sektorean 40 urteko esperientzia duen nazioarteko operadorea. Kontratuaren zenbatekoa 3.042.000 euro da. Esleipen-kontratuaren sinadura-ekitaldia gaur egin da Iruñan, eta Ángel Sanz Tracasako zuzendari gerenteak eta Antonio Martínez lehiaketaren esleipenduna izan den Inaer enpresako merkataritza-zuzendariak sinatu dute. Jaime Fernández ere egon da, Leica ordezkatuz, hau da, hegazkinaren ekipamenduaren ardura duen enpresa.


Antonio Martínez (Inaer) eta Ángel Sanz (Tracasa) esleipen-kontratua sinatzen.

Sanz eta Martínez lurraldeko datuak airetik hartzeko ekipoaren esleipen-kontratua sinatzen. ( irudia handitu )

Eskuratutako ekipamenduaren ezaugarriak

Lurraldeari buruzko informazioa airetik hartzeko ekipamendu berri honek osagai hauek ditu: fabrikazio berriko Vulcanair Observer P68 TC hegazkina, Leica ADS80 SH82 kamera fotogrametriko digitala, PAV80 plataforma giroegonkortua, LIDAR Leica ALS60 sistema, planifikaziorako/aire-kontrolerako softwarea eta TerraSolid softwarea LIDAR datu-prozesadorerako.

Tracasak eskuratutako kamera Espainian erositako Leicaren hirugarren Pushbroom kamera da, baina guztietatik aurreratuena da, azken belaunaldikoa delako. Abantailetako bat espektro ikusgaiaren informazioa kolorean eta infragorrian bereizmen osoan hartzen duela da. Beste kamera fotogrametriko batzuek pixelen bederatzigarren atal bat hartzen dute soil-soilik kolore-bandetan eta infragorrian. Ezaugarri horri esker, irudiak hobeto erabil daitezke nekazaritzan eta ingurumenean. Kamera honek oinarri duen teknologia batez ere sateliteek erabiltzen dute eta ortoargazkien sorkuntzan nabarmentzen da.

Bestalde, LIDAR teknologiari esker igorle batetik objektu batera edo azalera batera dagoen distantzia zehaztu daiteke, laser sorta bati esker. Airean erabilitako LIDAR teknologiari dagokionez, sistemak laser izpi bat igortzen du eta lurraldeak islatutako oihartzuna jasotzen du. Seinalea igortzen denetik jasotzen den arte igarotzen den denbora neurtuta, lurraldearen altuera nahiko zehatz ezar daiteke. Teknologia horren bidez, datuak aireko argazkigintza konbentzionalerako makurrak diren inguruabar atmosferikoetan jaso daitezke. Adibidez, hegazkinak datuak gauez har ditzake, edo ikuspen murriztua dagoenean, besteak beste, lanbroarekin edo eguraldi lainotsuarekin. LIDAR sistemaren aplikazio nagusiak, besteak beste, azalera-ereduak lortzea, eraikinen altuerak neurtzea eta horrela hirien 3D ereduak izatea, uholdeak izateko arriskua neurtzea eta baso-azterketak egitea dira. 

Amaitzeko, Vulcanair Observer P68 TC hegazkina bi motorreko aparatua da, eta kabinan ikuspen handia du. Mota desberdineko sentsoreak integratzeko prestatuta dago, hala nola, bideo-kamerak, argazki-kamerak eta infragorriak. Eredu hau zainketa-misioetan, behaketa-misioetan eta analisi fotogrametrikoak egiteko erabiltzen da, mota horretako misioetarako ezaugarri aproposak baititu. Gehienez ere 20.000 oinetan (6.100 metro) hegan egiteko ziurtatuta dago. Aparatua oso moldakorra da eta ibilbide luzea du jarduera kartografikoan. Hori dela eta, Tracasaren beharrizanetara egokitzen da.


Hegazkina Nafarroan kokatuta egongo denez, balizko hondamendiei erantzuna azkar eman ahal zaie, hala nola suteei eta uholdeei. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa