(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Berrehun foruzainek edukiera handiko bideak zainduko dituzte oporretako itzulera-operazioan ostirala, 2009.eko abuztuak 28

Istripuak saihesteko, abiadura- eta alkoholemia-kontrolak ere egingo dira


Trafiko Arloko 200 foruzain inguruk osatuko dute Nafarroako Gobernuak abuztuko itzulera-operazioa dela-eta antolatu duen dispositiboa. Operazioa abuztuaren 30etik (igandea) abuztuaren 31ra (astelehena) garatuko da. Ibilgailuen kopuruak gora egingo duenez eta segurtasuna bermatzeko eta istripuak saihesteko, Foruzaingoak edukiera handiko bideak zainduko ditu, eta alkoholemia- eta abiadura-kontrolak egingo ditu.
Foruzaingoaren Trafiko eta Bide Segurtasun Arloko dispositibo berezia 100 agentek osatuko dute egun bakoitzean, eta beharrezkoa bada, lurralde-komisarietako patruilen laguntza izango dute.
Zehatz esanda, alkoholemia- eta abiadura-kontrolak ezarriko dira goizeko, arratsaldeko eta gaueko txanda guztietan, eta foruzainek edukiera handiko bideak, autobideak eta autobiak zainduko dituzte, hala nola Nafarroako Autobidea (AP-15) eta Ebroko, (A-68), Leitzarango (A-15), Bideko (A-12) eta Pirinioetako (A-21) autobiak, Nafarroako itzulera-operazioa horietan nabarituko baita gehien.
Foruzaingoak gidariei arretaz gidatzeko eta zirkulazio-arauak errespetatzeko eskatu die, itzulera-operazioa eraginkortasunez eta albait errazen garatzeko.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa