Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Helburua da terrorismoaren apologia eta biktimen mespretxua espazio publikoetan zigorrik gabe ez geratzea
Gaur, prentsaurrekoan, Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanz Sesmak jakinarazi du Foru Gobernuak askatasunaren, bizikidetzaren eta demokraziaren aldeko itun politiko eta sozial handi bat sustatuko duela.
Nafarroako Gobernuaren helburua da, Sanz presidenteak esan duenaren arabera, “Bizikidetza Demokratikorako Ituna” medio terrorismoaren apologia eta ETAren biktimen mespretxua eremu publikoetan zigorrik gabe ez geratzea. Presidenteak adierazi du Nafarroako alderdi sozialistari dagoeneko eman dizkiola ezagutzera itunaren oinarriak.
Halaber, presidenteak jakinarazi du laster hasiko direla erakundeei kontsultak egiten, akordioa zehazteko eta ahaleginak bateratzeko. Kontsulta egingo diete, hain zuzen, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari eta Foru Erkidegoko agente politiko eta sozialei.
Ituna ez da adierazpen hutsa izango. Aitzitik, Sanz presidenteak esan du asmoa dela Bizikidetza Demokratikorako Ituna medio Justiziarekin elkarlanean aritzea eta, era horretan, epaitegietara eramatea ETAren terrorismoaren babesa edo biktimen mespretxua sustatzen edo ahalbidetzen duten egoerak.