(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Caja Navarraren estatutuak eraldatzeko prozedura abiatu du astelehena, 2009.eko abuztuak 31

Aurrezki-erakundearen betearazpen-organo guztiak despolitizatuko ditu eta Entitate Fundatzaileen Batzordea sortuko da, aholku-eginkizunekin


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarraren estatutuak aldatzeko prozedura hastea adostu du, zuzendaritza- eta kudeaketa-organoak despolitizatzeko.

Estatutuak eraldatzeko prozedura abiatzeko akordioa indarreko estatutuetara bildutako izapidearen arabera egin da. Bigarren azken xedapenean ezarritakoaren arabera, aldaketa horretarako ezinbestekoa da Nafarroako Gobernuaren eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren artean harremanak ezartzea, baldintzak aztertu eta zehazteko; eta ondoren testu adostua idatziko da eta bi alderdiek onetsiko dute.

Estatutuak eraldatzeko prozedura abiatzeko akordioan oinarri batzuk ezarri dira eraldaketaren baldintzak Ministerioarekin finkatzeko, Caja Navarraren estatutuen izaera itunduari jarraituz. Besteak beste, printzipio hauek jaso dira:

- CANeko gobernu-organoetako kide batek ere ezin du kargu publiko-politikorik izan, eta gainera, gobernu-organo horietan gaur egun dauden berezko karguak ezabatuko dira.

- gobernu-organo horietako kideen profesionaltasuna eta independentzia areagotuko dira.

- Entitate Fundatzaileen Batzordea aholku-organoa sortuko da eta horretan Nafarroako Gobernua eta Iruñako Udala ordezkatuta egongo dira, baita Foru Parlamentuak izendatutako pertsonak ere.

- CANeko estatutuen barruan, gizarte-ekintza eta “gizabidezko bankuaren” eredua bultzatuko da.

Gogoan izan behar da Sanz presidenteak joan den ekainean Salgado presidenteordeari eraldaketaren oinarrien zirriborroa eman ziola eta estatutuak eraldatzeko prozedura amaitu ondoren CANeko Administrazio Kontseiluko presidentzia uzteko asmoa jakinarazi ziola.


 

Dokumentazioa:
Bases reforma estatutos CAN

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa