(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak autonomia erkidegoetako Gobernuburuen Biltzarrak bilera egin dezan eskatuko du, krisi ekonomikoa eta hari aurre egiteko hartutako neurriak aztertze aldera astelehena, 2009.eko abuztuak 31

Halaber, jakinarazi du Nafarroan Aurrekontu Ituna eta Enplegu Ituna deitu dituela, diru-sarreren bilakaera aztertzeko eta krisiaren kontrako neurriak balioesteko


Sanz presidenteak autonomia erkidegoetako Gobernuburuen Biltzarrak bilera egin dezan eskatuko du, krisi ekonomikoa eta hari aurre egiteko hartutako neurriak aztertze aldera

Gaur, Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, jakinarazi du autonomia erkidegoetako Gobernuburuen Biltzarrak bilera egitea eskatuko duela, gai hauek aztertzeko: krisi ekonomikoaren egoera, krisiari aurre egiteko hartutako neurriak eta gerora begira hartu beharreko neurriak.

Estatuburuak aditzera emandako zerga neurriei dagokienez, Sanz presidenteak esan du Nafarroako Gobernua ez dagoela zergak igotzearen alde. Hala eta guztiz, estatuak eta Foru Erkidegoak hitzarmen ekonomiko bat dutenez adostua, Sanzek adierazi du Nafarroako Gobernuak agian "zergak igo beharko dituela". 

Orobat, Sanz presidenteak jakinarazi du Nafarroako Gobernuak Aurrekontu Ituna eta Enplegu Ituna deituko dituela, lehena alderdi sozialistarekin eta bigarrena agente sozial eta sindikatuekin. Helburuak dira, batetik, diru-sarreren bilakaera aztertzea; eta bestetik, krisiari aurre egite aldera Foru Gobernuak planteatutako neurrien eraginkortasuna balioestea. Neurri horiei dagokienez, aztertuko dute zer komeni den: abian jarritako neurriei eustea edo aldaketak egitea.

Gainera, Sanz presidenteak aditzera eman du Foru Gobernuak bilera berezi bat egingo duela irailaren 9an, 2010. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak idazten hasteko. 

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa