(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa 2012 Planeko 92 jardunetatik 86 abian daude eta horietako bi amaitu dira asteartea, 2009.eko irailak 1

Hala dio planaren inguruan egindako laugarren jarraipen-txostenak. Horren arabera, orain arte egindako inbertsioa 701,84 milioi eurokoa da


Nafarroa 2012 Planera bildutako 92 jardunetatik 86 abian daude. 2 proiektu amaitu dira (Tracasa sozietate publikoaren eraikin nagusia eta Erronkariko eski nordikoaren zentroa) eta 84 proiektutan lan egiten ari dira. Horietatik 64k inbertsioa gauzatu dute eta 20k aurretiazko jardunak garatu dituzte (lurrak prestatzea, PSIS onestea, lana esleitzea, etab.). 6 proiektutan bakarrik ez da inolako jarduerarik hasi, Planeko egutegian ezarritakoaren arabera.

Datu horiek guztiak Nafarroa 2012 Planaren inguruko laugarren jarraipen-txostenetik atera dira eta 2009ko bigarren hiruhilekoari dagozkio. Txostena Parlamentura igorri da, Gobernuak onetsi eta gero.

Aipatzekoa da laugarren jarraipen-txosten honen arabera, Nafarroa 2012 Planera bildutako proiektuen kopurua 93 izatetik 92 izatera igaro dela (horietatik 90 lehentasunezko jardunak dira), birprogramazioan “Mendillorri jauregia SODENA” jarduna bertan behera geratu baita. 92 jardun horietatik 87 Nafarroako Gobernuaren erantzukizuna dira, eta 5 Estatuarena.

Inbertsio ekonomikoa eta enplegua


Arlo ekonomikoan, aipatzekoa da orain arte egindako inbertsioa 701,84 milioi eurokoa dela, hau da, 2009ko 2. hiruhilekora arte aurreikusitako inbertsioaren %84, eta Planaren barruko lehentasunezko jardunetarako ezarritakoaren %19 (3.622 euro lehentasunezko jardunetarako eta 4.508 milioi euro Plan osorako).

Enpleguari dagokionez, 2.522 lanpostu zuzen sortu edo mantendu dira 2009ko bigarren hiruhilekoan. Gogoan izan behar da 2008ko laugarren hiruhilekoan Nafarroa 2012 Planaren jarraipenean Plan honek 2008an sortutako eta 2009, 2010 eta 2011n sortuko dituen lanpostu zuzenei buruzko informazioa gehitu zela, inbertsioen izaera desberdinei erreparatuz. Modu horretan, kalkuluen arabera, urteko batez bestekoa 6.293 lanpostu/urtean da, eta Plana abian dagoen bitartean 25.173 lanpostu sortuko dira guztira. Kopuru horretatik 3.757 2008an sortu ziren.

Bestalde, Planak sortutako lanpostu guztien ikuspegi osoa izateko, induzitutako enplegua gehitu behar da, eta ildo horretatik, urtero batez beste zeharkako 10.000 lanpostu inguru sortuko dira. Beraz, zuzeneko eta zeharkako lanpostuak zenbatuta, Planak sortutako enplegu osoa urtero batez beste 16.300 enplegu da, hau da, 65.200 enplegu guztira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa