(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun departamentuak A gripeari buruzko 225.000 liburuxka argitaratu ditu eta web gune bat jarri du martxan, herritarrak informatzeko asteartea, 2009.eko irailak 1

Herritarrei informazioa ematea Gripe Pandemiari Erantzuteko eta Prestatzeko Foru Planaren parte da; plan hori Osasun departamentuak egin du


Gripe berria

Osasun departamentuak A gripeari buruzko informazioa zabaltzeko 225.000 liburuxka argitaratu ditu.

Nafarroako Gobernuko Osasun departamentuak, Gripe Pandemiari Erantzuteko eta Prestatzeko Foru Planaren barruan, 225.000 liburuxka argitaratu ditu (165.000 gaztelaniaz eta 60.000 euskaraz), herritarrei A gripeari buruzko informazioa emateko (kutsatzeko moduak, prebentziorako higiene neurriak eta sintomak). Liburuxka horiek osasun zentroetan, ikastegietan eta eskatzen duten enpresetan banatuko dituzte.

Hori adierazi du gaur goizean, prentsaurrekoan, Osasun arloko kontseilariak, Maria Kutz Peironcelyk. Kontseilariak, gainera, A gripeari buruzko web tematiko bat aurkeztu du; web horretara Nafarroako Gobernuaren ataritik sartzen da (www.navarra.es). 

Liburuxketan honako gai hauek landu dituzte: gripe berria zertan den, kutsatzea nola eragozten den, gaixotuz gero zer egin behar den, osasun zentroetara noiz joan behar den eta zalantzarik edukiz gero nora jo behar den. Nafarroako Gobernuak gripeari buruzko informazioa emateko antolatu duen telefono zenbakia ere jarri dute: 848 425050.

Web tematikoan honako hauek jarri dituzte: gripearen deskribapena, gripeari buruzko ohiko galderak, informazio eskatzeko telefono zenbakiak, gaixotuz gero egin beharrekoak eta autoebaluaziorako atal bat. Atal horretan herritarrek sintomak ebaluatu ahal izango dituzte, edukiz gero, eta jakingo dute zein kasutan joan behar duten dagokien osasun zentrora.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Folleto nueva gripe A

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa