(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan trafiko-istripuetan hildakoen kopuruak %31 egin du behera 2008arekin alderatuta asteartea, 2009.eko irailak 1

Urteko lehen zortzi hilabeteetan 24 pertsona hil dira guztira, horietako 1 abuztuan, eta iazko aldi berean 35 izan ziren


24 pertsona hil dira guztira Nafarroako hiri barruko eta hiri arteko bideetan 2009ko lehenengo zortzi hilabeteetan, horietako bat abuztuan. Horrek esan nahi du heriotza kopuruak %31 egin duela behera iazko aldi berarekin alderatuz gero, Barne Zuzendaritza Nagusiak emandako datuen arabera.

Uztailean, pilatutako beherakada %21 zen, eta beste hamar puntu egin du behera, 2008ko abuztuan Foru Komunitateko errepideetan 6 pertsona hil baitziren guztira.

2009ko abuztuan hildako pertsona bakarra 83 urteko oinezkoa da, abuztuaren 7an, ostirala, Tafallan kamioi batek zapaldu baitzuen. Horrez gain, abuztuan hildako gutxien izan dituen urtea da, gutxienez 2001etik, Nafarroako Gobernuak urte horretan jarri baitzuen abian heriotzak eragiten dituzten istripuen erregistroa. Zehatz esanda, 2001eko abuztuan 12 pertsona hil ziren, 9 2002an, 15 2003an, 9 2004an, 15 2005ean, 4 2006an, 2 2007an eta 6 iaz.

Urteko lehenengo zortzi hilabeteetako 24 hildakoetatik 2 Nafarroako Foru Komunitateko hiri arteko errepideen sarean izandako istripuetan hil dira (8 autobia eta autobideetan eta gainerakoak interes orokorreko edo tokiko errepideetan), eta 2 hiri barruko errepideetan edo bestelakoetan (haur bat Aranatzen zapaldu zuten, eta lehen aipatu adinekoa Tafallan). Hiru istriputan biktima ugari egon ziren, zehatz esanda, A-15 errepidean, Lekunberrin, urtarrilean; AP-15 errepidean, Peralta inguruan, apirilean; eta NA-132 errepidean (Lizarra-Tafalla-Zangoza), Larragan, ekainean. Istripu bakoitzean bi hildako egon ziren.

Hilabeteei erreparatuz gero, urtarrilean 4 hildako egon ziren, otsailean ez zen inor hil, martxoan 5 pertsona hil ziren, apirilean 2, maiatzean 2, ekainean 7 eta uztailean 3. Bost istripu asteazkenean gertatu ziren, eta beste bost ostiralean. Larunbat eta igandeetan 8 pertsona hil dira. Adinei erreparatuz, 9 biktimak 45 urte baino gehiago zituzten, 7k 35 eta 44 bitartean, beste horrenbestek 18 eta 34 bitartean, eta 1ek 18tik behera. 24 hildakoetatik 5 oinezkoak ziren, 2 ziklomotorrean zihoazen, 14 ibilgailuan edo furgonetan eta 3 kamioian. Guztiak gizonak ziren, 5 emakume eta haur bat kenduta.

Arrazoiei dagokienez, istripu gehienak aurkako lerrora sartu eta beste ibilgailu bat aurretik eta albotik jotzean gertatu ziren (13 hildako). 6 pertsona errepidetik atera ondoren hil ziren, eta 5 oinezkoak ziren.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Abuztura arte hildakoak eragin dituzten istripuen taula

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa