Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Zati hori eta Judaren Bentatik Esara arteko zatia egiteko lanetan, urtean 1.250 lanpostu zuzen sortuko dituzte
Alba kontseilariak eta gainerako agintariak, Esatik probintziako mugara arteko A-21 errepide zatia egiteko lanen hasieran.
(
irudia handitu
)
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado, Pirinioetako autobiak Nafarroan zeharkatzen dituen herrietako alkate eta ordezkariekin bildu da gaur goizean, Esatik probintzia hartako mugara doan zatiko obrak nola hasi dituzten ikusteko. Ekitaldian parte hartu dute Erronkari, Salazar, Esa, Ledea eta Urraulbeitiko alkateek eta udal arduradunek.
Alba kontseilariak esan duen moduan, obra horiek hastea oso garrantzitsua da Foru Erkidegoko errepidean, “A-21 errepideko obrak amaitzeko azken pausoa baita; gainera, obrak amaitzen direnean, Nafarroako Gobernuak planifikatutako eta Errepideen II. Plan Zuzentzailean jasotako ardatz estrategiko guztiak gauzatuta egongo dira”. Alde horretatik, aipatu zatia eta Judaren Bentatik Esara arteko zatia egiteko lanetan, urtean 1.250 lanpostu zuzen sortuko dituzte; Judaren Benta eta Esa arteko zatia egiten 2010eko martxoan hasiko dira.
Lanak 2011. urteko abenduan amaitzeko asmoa dute. Obra horiek Nafarroa 2012 Planeko lehentasunezko 93 jardueren parte dira. Nafarroako Gobernuak, plan hori medio, 4.508 milioi euro jarriko ditu horniketa eta azpiegitura berrietarako.
Hasi dituzte Esatik probintziako mugara arteko A-21 errepide zatia egiteko lanak.
(
irudia handitu
)
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.