(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abuztuan Espainia osoko langabeziaren beherakadarik handiena Nafarroan gertatu da asteazkena, 2009.eko irailak 2

Foru Komunitateak ditu kontratazio-daturik onenak


Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan 2009ko abuztuaren amaieran 339 langabe gutxiago daude aurreko hilabetearekin alderatuz gero. Orain 37.391 langabe daude, martxotik hasita zifrarik txikiena, eta abuztuan Foru Komunitatean azken hiru urteetan izandako langabeziaren lehen beherakada. Beherakada hori %0,90 da balio erlatiboetan, eta Espainian izandako beherakadarik handiena da. Estatuan 85.000 langabe gehiago daude eta hiru erkidegotan soilik egin du behera langabeziak: Nafarroa, Errioxa eta Kanariak.

Langabeziak behera egin du Nafarroan batez ere gazteen artean (100 pertsona; Espainian gora egin du) eta immigranteen artean, 372 pertsonak lana aurkitu baitute, eta industrian, 315 pertsonak lana aurkitu baitute, enpleguaren arloan bilakaera positiboa erakusten ari den sektorean. 

Imelda Lorea Nafarroako Gobernuko Lan zuzendari nagusia pozik agertu da langabeziak behera egin duelako. Berak esandakoaren arabera, datu hori “errealismoz ikusi behar da, lan-merkatuak udazkenean zailtasunak izan ditzakeelako, gaur egungo krisi ekonomikoari lotuta”.

Nafarroak Espainiako kontratazio-daturik onenak ditu, 16.260 kontratu egin batirira. Kontratazio mailak aipagarriak dira abuztuan, Nafarroan jarduera ekonomikoa moderatua izaten baita. Aurten Nafarroako Gobernuak bultzatutako neurriek mesede egin dute, Enplegu arduradunek aderazitakoaren arabera.

Gizarte Segurantzako afiliazioak abuztuan bilakaera positiboa izan zuen Nafarroan. 355 pertsona gehiago afiliatu ziren, eta hileko batez besteko afiliazioa 268.879 pertsonakoa izan zen. Espaiian, aldiz, beherakada 142.244 pertsonakoa izan da.

Enplegu-agentzien arabera, langabeziak behera egin du Tafallan (%4,62), Tuteran (%2,55), Agoitzen (%1,71), Lodosan (%1,39), Lizarran (%1,34), eta Iruñan (%0,09). Langabeziak gora egin du Donezteben (%2,17) eta Altsasun (%0,71).

Jarduera ekonomikoaren azpisektoreei erreparatuz, langabeziak behera egin du Elikagaien industrian; Enpleguarekin lotutako jardueretan; Nekazaritzan, abeltzaintzan, ehizan eta loturiko zerbitzuetan; Eraikuntza espezializatuko jardueretan, eta material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioan. Langabeziak gora egin du batez ere Administrazio publikoan eta bestelako jarduera profesional, zientifiko eta tekniko batzuetan. Langabeziak egonkor eutsi dio eraikuntzan, hiru pertsona soilik geratu baitira lanik gabe.

Sexuen arabera, 18.780 emakumezko langabe (%0,39 egin du behera aurreko hilabetearekin alderatuta), eta 18.611 gizonezko langabe (%1,41 egin du behera aurreko hilabetearekin alderatuta) daude. 

Adin-taldeen arabera, 4.426 langabe 25 urtetik beherakoak (%2,21 egin du behera aurreko hilabetearekin alderatuta), eta 32.965 25 urtetik gorakoak (%0,72 egin du behera aurreko hilabetearekin alderatuta) dira. 
2008ko abuztuarekin alderatuta, 12.933 langabe gehiago daude balio absolutuetan, hau da, %52,88 balio erlatiboetan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa