(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren astelehenean gaitasun profesionalaren agiria lortzeko deialdia irekiko da gidari profesionalentzat ostirala, 2009.eko irailak 4

Merkantzietarako lehenengo deialdia da, duela urtebetetik bidaiariak garraiatzeko beharrezkoa zen eta


Datorren astelehenean, irailak 7, Gaitasun Profesionalaren Agiria (GPA) lortzeko lehenengo deialdian izena emateko epea irekiko da C1, C1+E, C eta C+E (merkantziak) gidatzeko baimenak irailaren 11ren ostean lortzen dituzten gidarientzat. Hala ezarri da 2007ko uztailaren 20an onetsitako araudian. Betekizun hori 2008ko data beretik indarrean zegoen data horren ostean D1, D1+E, D, D+E (bidaiariak) baimenak lortzen zituzten gidarientzat. Azken horiek ere irailaren 25ean ixten den deialdi honetan egongo dira.

Uztailaren 20ko 113032/2007 Errege Dekretua dela bide lortu behar da baimen hori. Hain zuzen ere, Errege Dekretuan errepideko garraiora bideratutako ibilgailu jakin batzuetako gidarien hasierako kualifikazioa eta etengabeko prestakuntza arautzen dira.

Aipatu dekretuan ezarritakoaren arabera, baimen hori lortzeko, gidariek 140 orduko ikastaroa (modalitate azeleratua) edo 280 orduko ikastaroa (modalitate arrunta) egin behar dute, zentro homologatu batean. Prestakuntza-ikastaroa amaitu ondoren, hasierako kualifikazioa egiaztatzen duen gaitasun profesionalaren agiria lortu nahi dutenek, data horretatik zenbatzen hasita 6 hilabeteko epean, Garraioen Zuzendaritza Nagusiak deitutako azterketa bat gainditu behar dute, ikastaroan garatutako gaien inguruan. Azterketa hori gainditzen bada, Garraioen Zuzendaritza Nagusiak, gaitasun profesionalaren agiriarekin batera, kasuan kasuko kualifikazio-txartela emango du, eta 5 urteko baliagarritasuna izango du.

Nafarroan zortzi zentrok prestakuntza-ikastaroak eman ahal izateko beharrezko homologazioa lortu dute. Hauek dira zentroak: Autoescuela El Puy, SL, Lizarran, Autoescuela El Puy, SL, Mendillorrin (Iruña), Autoescuela Elkar, SL, Imarkoainen (Garraioen Hiria), Naforlab, Imarkoainen (Garraioen Hiria), Hipólito Zunzarren Iribarren, Iruñan, Autoescuela Plaza, Barañainen, Autoescuela Plaza, Atarrabian, Autoescuela Martínez-Álvarez, Tuteran, IFES, Iruñan, eta Autoescuela Arizcuren, Iruñan.

Kalkuluen arabera, Nafarroan hasierako prestakuntza autobusa gidatzeko baimena duten 200 pertsona inguruk eta merkantziak garraiatzeko baimena duten 700 pertsona inguruk egingo dute urtero.

Bestalde, 2009ko irailaren 11 baino lehen C1, C1+E, C, C+E motako gidatzeko baimenak lortu dituztenak hasierako kualifikaziotik salbuetsita daude, baina 2012tik aurrera etengabeko prestakuntza-ikastaroa egin eta kasuan kasuko ziurtagiria lortu behar dute. Gidari guztiek bost urterik behin berritu behar dute. Lehen esandako moduan, arauak berberak dira D1, D1+E, D, D+E gidatzeko baimenen kasuan, baina prozesua duela urtebete jarri zen abian.

Azken gidari horientzat hiru azterketa egin dira honezkero. Lehenengoa apirilaren 24an egin zen, 18 pertsona aurkeztu ziren eta 15ek gainditu zuten. Bigarren azterketa ekainaren 26an egin zen, 25 pertsona aurkeztu ziren eta 21ek gainditu zuten. Hirugarrena abuztuaren 28an egin zen, 22 pertsona aurkeztu ziren eta 12k gainditu zuten.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa