Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako 3.415 gaztek gazte alokairuari emandako 210 euroko laguntza jaso dute
ostirala, 2009.eko irailak 4
Neurria 2008ko urtarrilean indarrean jarri zenetik, VINSA sozietate publikoak 10.418 zita artatu eta 4.252 eskaera jaso ditu
22 eta 30 urte bitarteko 3.415 gaztek emantzipazioko oinarrizko errenta jaso dute Nafarroan, 2008ko urtarrilean neurria abian jarri zenetik, gobernu zentralaren eta foru-gobernuaren arteko hitzarmen bati esker.
Horietatik 519k laguntzari uko egin diote (sarrera gordinen 22.000 euro gainditzeagatik, egoitza beste autonomia-erkidego edo herrialde batera aldatu dutelako edo errentamendu-kontratua amaitu delako) eta beste 284k ez dute laguntza jaso adin-muga gainditzeagatik.
Kudeaketaren ardura duen Viviendas de Navarra S.A. (VINSA) sozietate publikoak, 2008ko urtarriletik, betekizunekin eta izapideekin lotutako 10.418 zita artatu ditu. Azkenean 4.252 eskaera zigilatu ditu, ia 2.250 iazko lehenengo lau hilabeteetan, eta ordutik, 150 eta 300 bitartean hilean. 526 eskaera modu negatiboan ebatzi dituzte, eta gainerakoak deuseztatu egin dira (56) edo izapidetzeko daude.
Gogoan izango denez, laguntza honen bidez, hilean 210 euro emango dira gaztearen etxebizitza ohiko eta iraunkorraren alokairua ordaintzeko, errentamendu-kontratua indarrean dagoen bitartean eta gehienez lau urtez.
Laguntza jasotzeko oinarrizko betekizunak hauek dira: 22 eta 30 urte bitartean izatea; etxebizitzaren errentamendu-kontratuaren titularra izatea; eta diru-sarrera erregularrak izatea, urtean 22.000 euro gordin baino gutxiago.
Era berean, etxebizitza libre edo babestuan alokatuta daudenek ere laguntza jaso dezakete, betiere, errentariek Nafarroako Gobernuak alokairurako emandako laguntzak jasotzen ez badituzte.
Era berean, inprimaki berriari esker, hileko errenta errentariari bere kontuan helbideratutako ordainagirien karguen bidez ordaindu ahal zaio. Hasierako eskaera-ereduan alokairua errentariaren kontura banku-transferentzia eginda soilik ordain zitekeen.
VINSAren bidezLaguntza Etxebizitza Ministerioak ordaintzen du, baina autonomia-erkidegoek betekizunak betetzen direla egiaztatu eta ebazpenak ematen dituzte, baita gazteek laguntza ematea eragin zuten baldintzetan aldaketak gertatu direla komunikatzen dutenean ere.
Iruñan, interesdunek, aurretiazko zita 902 540 606 telefono-zenbakian edo
www.vinsanavarra.es web orrialdearen bidez lortu ondoren, eskaera VINSAren bulegoetan aurkez dezakete, Iñigo Arista kaleko 21.ean (atzealdea), Iruñan, edo J.A. Fernández kaleko 40.ean (Codes eraikina), Tuteran. Bi bulegoetan, jendea artatzeko ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko 8,30etik 14,30era da.
www.alquilerjoven.es orrialdean ere informazioa lortu daiteke.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.