(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak zortzi milioi euro jarri ditu enpresentzako diru-laguntzen bi ildo berrietarako ostirala, 2009.eko irailak 4

Helburuak dira, batetik, inbertsioa eta enplegua sustatzea, eta bestetik, zailtasunak dituzten enpresek aurrera egitea


Enpresentzako laguntzak

Nafarroako Gobernuak enpresentzako diru-laguntzen bi ildo berri jarri ditu.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilari Jose Maria Roig Aldasorok jakinarazi du enpresentzako diru-laguntzen bi ildo berri ezarri dituztela. Zehazki, Nafarroako Gobernuak zortzi milioi jarriko ditu ekonomia sustatzeko eta zailtasunak dituzten enpresei aurrera egiten laguntzeko.

Kontseilariak nabarmendu du politika aktiboak direla eta enpresek zenbait betekizun izango dituztela. Halaber, esan du enpresek, diru-laguntzak jasotzeko, teknologian eta berrikuntzan inbertitu behar dutela zuzenean, eta zailtasunak dituzten enpresek bideragarritasun planak egin behar dituztela.

Asmoa da, beraz, Nafarroako ekonomia inbertsioa eta enplegua sustatuz bultzatzea, diru-laguntzei esker enpresa nafarrek lehiatzeko gaitasun handiagoa izan dezaten eta ekonomi eta finantza krisiaren ondoren indartuta atera daitezen.

Zailtasunak dituzten enpresentzako diru-laguntzei dagokienez, xedeak dira teknika eta ekonomia aldetik onbideratzea eta berriz bideragarriak izatea eta enpleguari eustea. 

Nafarroako ekonomia sustatzeko diru-laguntzak jaso ditzakete 2008ko uztailaren 1ean krisian ez zeudela egiazta dezaketen enpresa nafarrek; betiere, ez dute Diru-laguntzen Foru Legean ezarritako debekurik eduki behar. Enpresa bakoitzari 500.000 euro emango dizkiote, gehienez. 

Jarduerek izan behar dute, beti, teknologia ezartzeko eta enpresa dibertsifikatu edo berregituratzeko; inbertsio egokiak egiteko; eta enplegua sortzeko edo egonkortzeko. Gainera, ezin dute Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioaren laguntza erregimenetan sartzeko modukoak izan. Diru-laguntzarekin ordainduko dute kanpo aholkularitzako gastuen erdia; eta berregituratu ondoren sortutako enpresa berrien edo enpresa bat baino gehiagok sustatutako ekimenen kasuan, diruz lagundu daitekeen gastuaren %80. Inbertsio proiektuei dagokienez, gastu hauen %25 ordainduko dute: aukerak aztertzea, makinak erostea, instalazioak abian jartzea, know-how eskuratzea eta proiektua egikaritzeko beste gastu batzuk.

Dagoeneko egin daitezke eskariak, 2010eko abendura arte. Eskariarekin batera honako hauek aurkeztu behar dira: jarduerari buruzko txostena (www.navarra.es web orriko diru-laguntzen fitxaren arabera egina), enpresaren finantza egoera egiaztatzen duen dokumentazioa eta 2008ko urtarrilaren 1etik jasotako diru-laguntzei buruzko aitorpena.

Hona hemen enpresek bete behar dituzten baldintzak: diru-laguntza emandako jarduera eta lanetarako erabiltzea; diru-laguntzak emateko erabakian ezarritako baldintzak betetzea, enpresa bideragarria izango dela eta emandako funtsak behar bezala aplikatzen direla bermatzeko; eta diruz lagundutako inbertsioei Nafarroan eustea, inbertsio osoa egin eta gutxienez bost urtera (inbertsioak lursail eta eraikinetan egin badira, hamar urtera).

Zailtasunak dituzten enpresak

Zailtasunak dituzten enpresek, diru-laguntzak jasotzeko, baldintza hauek bete behar dituzte: enpresa Nafarroan egotea eta ekonomi jarduera Nafarroan gauzatzea, “zailtasunak dauzkan enpresa” izatea eta dagoen egoera gainditzeko neurri zehatzen programa bat egitea.

Zailtasunak dituzten enpresek maileguak interes tasa erdira jaitsita jaso ahal izango dituzte. Hasteko, gehienez 500.000 euroko maileguak emango dituzte, sei hilabetean bueltatzeko. Gero, behin bideragarritasun plana onartuta, gehienez hamar urterako maileguak, hasierako mailegua xurgatuta. Horrez gain, enpresek bideragarritasun plana egiteko kanpoko aholkulariei ordaindutakoaren %80 jaso dezakete, gehienez 30.000 euro.

Diru-laguntza horiek dagoeneko eskatu daitezke, azaroaren 30a arte..

Web orri honetan informazio gehiago dago: www.navarra.es. 

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Ayudas a empresas

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa