(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Organorako Musikaren 25. Zikloko kontzertu eta hitzaldien egitaraua aurkeztu dute ostirala, 2009.eko irailak 4

Inaugurazio ekitaldia irailaren 5ean egingo dute, Iruñako Pablo Sarasate Kontserbatorioan


Nafarroako Organorako Musika Zikloaren 25. edizioa gaur goizean aurkeztu dute; zikloak irailetik azarora iraungo du eta sarrera doakoa izango da. Aurkezpen ekitaldian egon dira Nafarroako Gobernuko Kultura zuzendari nagusia, Pedro Luis Lozano Uriz, Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, Dori Lopez Jurio, eta zikloko aholkulari eta Organoaren Adiskideen Nafarroako Elkarteko buru den Jose Luis Echechipia Paris.

Mende Laurdena da Organoaren Zikloa egiten hasi zirela, OANEren elkarlan eta aholkularitzarekin. Urteurrena ospatzeko hainbat jarduera egingo dituzte. Eusko Ikaskuntzak, adibidez, eztabaida jardunaldi bat antolatu du: irailaren 5ean egingo da, Pablo Sarasate Kontserbatorioan. Jardunaldia amaitzeko, gainera, zikloaren edizio berria inauguratzeko kontzertua emango dute Iruñako San Nikolas elizan. Hitzaldiak ere antolatu dituzte Cascanten, urriaren 22, 23 eta 30erako. Eta nola ez, organo kontzertuak ere bai. Urriaren 17koa didaktikoa izango da; Iruñako Santo Domingo komentuan emango dute eta narratzailea Uxue Uriz izango da. Gainerako kontzertuak izango dira irailaren 12an Mañerun, irailaren 18an Garesen, irailaren 25ean Iruñako San Nikolas elizan, urriaren 10ean Iruñako Nuestra Señora del Huerto elizan, urriaren 24an eta 31n Tuterako katedralean eta azaroaren 14an Iruñako San Nikolas elizan.

Kontzertu horietatik lau pantailan emango dituzte. Berritasun gisa, antolatzaileek nabarmendu dute Mañeruko eta Garesko elizetako eta Iruñako Nuestra Señora del Huerto eta Santo Domingo elizetako organoak argiztatu egingo dituztela.
 
Nafarroako Kultura eta Turismo departamentua Baigorriko Organoaren Elkartearekin harremanetan dago, bi erakundeak elkarlanean aritze aldera.

Organoaren zikloari buruzko informazioa, ordutegiak eta herriak web orri honetan kontsultatu daitezke: www.cfnavarra.es/organo

Nafarroan XIV. mendetik egon dira organoak. Musika tresna horiek organista flandestar, frantses, italiar eta alemanak hasi ziren jotzen. XVI. menderako, ordea, organista nafar ugari zeuden. Adituek diotenaren arabera, Nafarroako organoen urrezko aroa XVII. mendetik XVIII. mendera artekoa izan zen. Garai hura erabakigarria izan zen organo barroko iberikoaren eraketan. Kultura eta Turismo kontseilari Juan Ramon Corpas Mauleonek zikloaren paperezko egitarauan idatzi duen moduan, “organoak ez dira musika sortzeko tresnak bakarrik: kasu askotan zinezko artelanak dira”.

Dokumentazioa:
Ciclo de Música de Órgano

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa