Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak erkidegoaren egoerari buruzko eztabaida egitea eskatuko dio Parlamentuari
astelehena, 2009.eko irailak 7
Gobernuak gai hauek aztertu nahi ditu, besteak beste: krisi ekonomikoa, Bizikidetza Demokratikorako Itunaren proposamena eta A gripea
Nafarroako Parlamentuko hemizikloa
Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du Nafarroako Parlamentuari erkidegoaren egoerari buruzko eztabaida egitea eskatzea. Gobernuak aztertu nahi ditu, besteak beste, krisi ekonomikoaren bilakaera eta Nafarroako Gobernua krisiari aurre egiteko hartzen ari den neurriak. Neurri horien helburua da ahal den heinean jarduera ekonomikoa sustatzea eta arazo gehien dituzten sektoreen egoera hobetzea, horien artean langabeena.
Jarduera horiek estatu mailan hartutakoen osagarriak dira eta Nafarroako alderdi sozialistarekin adostutako gizarte hitzarmenei eta aurrekontu erabakiei egokituta daude. Horrez gain, Gobernuak eskatuko du joan den astean Sanz presidenteak askatasunaren, bizikidetzaren eta demokraziaren aldeko itun politiko eta sozialaren inguruan egindako proposamena eztabaidatzea. Sanz presidenteak esan bezala, Bizikidetza Demokratikorako Itunaren helburua da terrorismoaren apologia eta ETAren biktimenganako mespretxua eremu publikoetan zigorrik gabe ez geratzea. PSN alderdiak dagoeneko badauka akordio horren oinarrien berri.
Nafarroako Parlamentuko araudiaren arabera, legealdiko lehen saioetan aparteko batzarra egin beharra dago, erkidegoaren egoerari buruzko eztabaida politikoa egite aldera; hori, salbu Gobernuko presidentearen inbestidura egin bada edo Nafarroan hauteskundeak badaude.
Legealdiaren erdia igaro ondoren, Nafarroako Gobernuak proposatuko du, Sanz presidentearen bitartez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobeagotzeko Lege Organikoan aldaketa bakarra egitea: Parlamentua denbora baino lehen deuseztatzen bada, legealdia lau urtera luzatzea, alegia. Azkenik, Nafarroako Gobernuaren iritziz, A gripeari aurre egiteko Espainiako Gobernuarekin batera antolatzen ari diren neurri eta prebentzio lanen berri ere eman beharra dago.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa