(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea aurrekontu-itunaren jarraipen-batzordeak egindako bileraren buru izan da astelehena, 2009.eko irailak 7

2010eko aurrekontuak, bilketa fiskala, krisiaren aurkako neurriak eta Foru Komunitatearen egoera ekonomikoa aztertu dira


Aurrekontu-ituna

Sanz presidentea aurrekontu-itunaren jarraipen-batzordeak egindako bileraren buru izan da. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea Nafarroako Alderdi Sozialistarekin (PSN) egindako aurrekontu-itunaren jarraipen-batzordeak gaur goizean egindako lehenengo bileraren buru izan da. Bilera horretan, Nafarroako 2010eko Aurrekontu Orokorrak jorratu dira. Horrez gain, Foru Komunitatearen egoera ekonomikoa, 2008ko abuztuaren 31ko bilketa fiskala eta krisiaren aurkako neurriak aztertu dira, besteak beste.

Bilera horretan, Nafarroako Gobernuaren aldetik, hurrengo hauek egon dira: Javier Caballero lehen presidenteordea eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Álvaro Miranda bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alberto Catalán Erakundeekiko harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna, eta Carlos Pérez-Nievas Hezkuntza kontseilaria. PSNren aldetik, hurrengo hauek bertaratu dira: Roberto Jiménez idazkari nagusia, Anai Astiz alderdiko ekonomia-arduraduna, eta Juan José Lizarbe eta María Chivite parlamentariak.

Bilera amaitu ondoren, Miranda kontseilariak bileran jorratutako puntu garrantzitsuenak jakinarazi dizkie komunikabideei. Lehenengo eta behin, kontseilariak gogorarazi du Nafarroako Gobernuak asteazkenean datorren urteko aurrekontuak egiteko zifra nagusiak onetsiko dituela, eta negoziazio politikoa “zaila eta sakona” izango dela adierazi du, baina azken akordioa “Gabonen aurretik” posible izango dela.

Era berean, kontseilariak gogorarazi duenez, Nafarroako bilketa fiskalak behera egin du, eta “datorren urterako ez da aurreikuspen optimistarik egin behar”. Mirandak azaldu du zor publikora joko dela, Estatuak baimendutako gehiengoan (eskualdeko BPGd-ren %2,75), eta beraz, 2010. urtearen amaieran, Nafarroako zor publikoa %8,23 izango litzateke, eskualdeko BPGd-aren gainetik.

Amaitzeko, kontseilariak esan duenez, datorren urteko aurrekontuak eta aurtengoak antzekoak izango dira, bitartekoei eusteko politika aplikatzen jarraituko da, eta gizarte-gastuaren, jarduera ekonomikoa bultzatzearen eta krisiaren aurkako neurrien aldeko apustua egiten jarraituko da.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa