(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak abuztura arte 1.856 milioi euro bildu zituen, iazko aldi berean baino %5,98 gutxiago astelehena, 2009.eko irailak 7

Espainia osoan, zerga-bilketaren beherakada %20ra iritsi da


Ogasunaren bulegoa

Ogasunak abuztura arte 1.856 milioi euro bildu zituen.

Nafarroako Ogasunak 2009ko abuztuaren 31n zenbatutako bilketa fiskal likidoa 1.856 milioi eurokoa izan zen, 2008ko aldi berean baino %5,98 gutxiago, orduan 1.974,3 milioi bildu ziren eta. Espainia osoan, bilketak %20 egin du behera. Hala adierazi du gaur goizean egindako prentsaurrekoan Álvaro Miranda Simavilla Bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak.

Zergei dagokienez, 2009ko abuztuaren 31n, zerga zuzenak direla bide 1.027 milioi euro bildu ziren guztira, hau da, iazko aldi berean baino %9,32 gutxiago -orduan, 1.133 milioi euro izan ziren-.
Zifra horiek zehatz aztertuz, urte fiskal honetan PFEZri dagokion zenbatekoa 654,6 milioi izan da, hau da, urtetik urterako aldaketa %-7,44 izan da. Sozietateen gaineko Zerga dela-eta bildutakoa 343,9 milioi euro izan da, iazko aldi berean baino %3,80 gutxiago.

Bestalde, Ondarearen gaineko Zerga dela-eta bildutakoa 2,8 milioi euro izan da 2009ko abuztuaren 31ra arte. Kopuru hori “hondar-bilketa” izenekoari dagokio, gogoan izango dugunez, azken errenta-kanpainan mota horretako zerga ezabatu egin zen eta. Beraz, hondar-bilketa hori Ogasunak eskatutako aitorpenetakoa da, aurreko urteei dagokiena edo epetik kanpo aurkeztu direnena.

2009ko abuztuaren 31ra arte bildutako gainerako zerga zuzenak 26,1 milioi euro izan ziren guztira. Kontzeptu hori dela bide, aurreko urteko aldi berean 33,4 milioi bildu ziren.

Zeharkako zergei erreparatuz gero, Ogasunak 828,7 milioi euro bildu zituen guztira, aurreko urteko aldi berean bildutakoa baino %1,49 gutxiago. Zergak banan-banan aztertuta eta lehenengo eta behin BEZi erreparatuz, 2009ko abuztuaren 31ra arte bildutakoa 357,9 milioi euro izan zen (843 milioi euro bildu eta 485 itzuli). Iazko aldi berean, 368,6 milioi bildu ziren.

Zerga bereziei dagokienez (garraioak, hidrokarburuak, tabakoa…), 2009ko abuztuaren 31n 289,9 milioi euro bildu ziren guztira (2008ko aldi berean 301,3, hau da, urtetik urterako aldaketa %-3,78 izan da).

Etxebizitzari lotutako zergei dagokienez, ondare-eskualdaketak direla bide, 2009ko abuztuaren 31ra arte Ogasunak 25,5 milioi euro bildu zituen (iazko aldi berean, 36). Egintza juridiko dokumentatuen zergari dagokionez ere bilketak behera egin du (23,5 milioi; iazko aldi berean, 30,9).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Bilketa fiskala 09-08-31.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa