(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lau milioi euro baino gehiagoko inbertsioak onartu dituzte Erdialdeko hainbat herritan azpiegiturak jartzeko asteartea, 2009.eko irailak 8

Nafarroako Gobernuak hiru milioi euro inguru jarri ditu azpiegitura proiektu horietarako


Lau milioi euro baino gehiagoko inbertsioak onartu dituzte Erdialdeko hainbat herrietan azpiegiturak jartzeko

Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk, 4.089.690 euroko inbertsioa onartu du Erdialdeko zenbait herritan azpiegiturak hobetzeko. Obra horiek finantzatu dituzte 2005-2008 Tokiko Azpiegituren Plana hainbatetan luzatuta. Era horretan, Nafarroako herrietan proiektuak gauzatzen jarraitu ahal izan dute. Erdialderako, beraz, Nafarroako Gobernuak 2.957.948 euroko diru-laguntza onartu du.

Ondoren, diru-laguntzak jaso dituzten herri eta erakundeen zerrenda jarriko dugu, egin dituzten obrak eta jaso dituzten diru-laguntzekin; parentesi artean agertzen dena inbertsio osoaren zenbatekoa da. 

-ARTAXOA: 49.125 euro (70.178 euro). Udaletxean berrikuntzak egingo dituzte. Estalkia behera bota eta berria jarri dute, 360 metro koadrokoa. 

-ARTARIAIN (LEOTZ): 123.184 euro (204.134 euro). Kaleetako sareak eta zolak berrituko dituzte. Ura banatzeko sarean jarriko dituzte diametro desberdineko fundizio harikorrezko hodiak, etxebizitzetarako edateko urarentzako 50 hartune, 12 ureztatze hartune eta suteen kontrako hiru ur hartune. Saneamendu sarean 250 milimetroko diametroko PVC hodiak jarriko dituzte. Azkenik, kaleak hormigoizko lauzekin zolatuko dituzte.

-NAFARROAKO HIRI HONDAKINAK TRATATZEKO PARTZUERGOA (Erdialdeko transferentzia tokia): 1.758.378 euro (2.197.972 euro). Proiektuan sartzen dira informazio tekniko eta ekonomikoa eta transferentzia tokia eraikitzeko ezinbestekoa den segurtasun eta osasun azterlana. Jarriko dituzte kontrol eraikin bat, baskula bat eta bi nabe; nabe batean toberak jarriko dituzte eta bestean kamioiak eta gainerako makinak. Transferentzia tokiak izango ditu ura tratatzeko lekua (Imhoff tanga bat) eta horniketa eta saneamendu sarea. Bio-atxikipen putzuak ere egingo dituzte eta han bildutako ura ureztatzeko erabiliko da.

-LARRAGA: 149.841 euro (103.377 euro). La Balsa kalea zolatuko dute: galtzadan zagor artifizialeko oinarria eta gainean errodadura geruza jarriko dituzte; eta espaloietan aurrefabrikatutako hormigoizko galtzadarria. Horrez gain, etxebizitzak urez hornitzeko zortzi hartune eta ur beltzeko zortzi hartune berrituko dituzte. Gainera, euri uren saneamendu orokorreko hodiak luzatuko dituzte eta argiteria eta telefono sareak kanalizatuko dituzte.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa