(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2.110.087 euroko laguntzak eman zaizkie turismo-produktuetan egindako inbertsioei asteartea, 2009.eko irailak 8

Bestalde, 348.923 euro bideratu dira “Nafarroako Mendia” Helmugako kalitate-planeko sei proiektura


Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Departamentuaren bidez, 2.110.087,88 euro bideratuko ditu, 2008-2011 aldian turismo-produktuak garatzeko inbertsioak egiten dituzten toki entitateei eta turismo-partzuergoei bideratutako laguntzen deialdian. Bestalde, Nafarroako Turismoak 348.923,80 euroko diru-laguntzak emango dizkie “Nafarroako Mendia” Helmugako kalitate-planaren barruan aurkeztutako sei proiekturi. Proiektu horiek Cederna-Garalur Elkarteak kudeatzen ditu aurten.

Toki entitateei eta partzuergoei 2008-2011 aldian turismo-produktuak garatzeko emandako laguntzen barruan, sei proiektuk jasoko dute diru-laguntza: “Irati Oihanean bisitariak hartzeko zentroa” (Zaraitzu Ibarreko Batzar Nagusia), 641.045,72 euro; “Aterpetxea Goizuetako Zubi-Muxu eraikinean” (Goizuetako Udala), 414.704,76 euro; “Erromesen aterpetxea zaharberritzea Tebasen” (Tebas Kontzejua), 139.870,64 euro; “Sorogain aterpetxeko instalazioak hobetzea” (Erroibarreko Udala), 376.777,12 euro; “Eugi urtegiko bigarren faseko oinezkoentzako pasealekua egitea” (Eugi Kontzejua), 166.674,33 euro, eta “San Andres errota: erakusketetarako espazio eta erromesak artatu eta informatzeko gune moduan egokitzea” (Iruñerriko Mankomunitatea), 371.015,32 euro.

Hauek dira “Nafarroako Mendia” Helmugako kalitate-planaren barruan laguntza jaso duten proiektuak: “S-279 serieko lokomotorra zaharberritzea Altsasun”, Sakanako Mankomunitateak sustatuta, 78.000 euro; “Urdazubiko kobazuloetan bisitariak hartu, informatu eta artatzeko espazio berria”, 77.874,04 euro, eta “Urdazubiko Ikaburua kobazuloan sonorizazio-lanak egitea, turismo-gunearen babesa indartzea eta garapen iraunkorra eta energia-aurrezkia sustatzea”, 62.755,53 euro, biak herri horretako udalak bultzatuta; “Leitzarrea inguruko ondareari buruzko prestakuntza eta interpretazioa eta balioa emateko plana Leitzan”, 77.618,05 euro; “Ibilbide laburra Arbizuko artzain-bordetatik”, 32.788,89 euro, eta “Iturrien ibilbidea Olatzagutian”, 19.887,27 euro.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa