Ikusi egun honetako albiste gehiago
“Emakumea eta Kirola” kanpaina Foru Komunitateko 15 herrira iritsi da
asteartea, 2009.eko irailak 8
Aurten, kanpaina Tafalla, Obanos, Sesma eta Sartagudara hedatu da
“Emakumea eta Kirola” kanpaina Nafarroako hamabost herrira iritsi da.
(
irudia handitu
)
Zazpigarren urtez jarraian, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol Institutuaren (NKI) eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NBI) bidez, Emakumea eta Kirola kanpaina antolatu du, “Maite ezazu zeure burua, egin kirola” lemapean. Horren bidez, emakumeak sentsibilizatu nahi dira ariketa fisikoa modu jarraituan egiteak eta elikadura egoki eta orekatua izateak osasunean dituen onuren inguruan.
Kanpaina aurten Tafalla, Obanos, Sesma eta Sartagudara iritsi da. Kanpainaren barruan, informazioa emateko standa jartzen da, eta dietetika eta nutrizioko diplomadun bik nahi duten emakumeei eta gizonei banaka-banaka elikadurak eta ariketa fisikoak osteoporosia eta obesitatea prebenitzeko duten garrantzia azaltzen diete.
Aipatu standean, nahi duten emakume guztiak pisatu eta neurtu daitezke, eta lortutako emaitzekin, dietistek gorputz-masaren indizea lortzen dute eta dietarekin eta ariketa fisikoarekin lotutako gomendio batzuk ematen dizkiete.
Orain arte, kanpainan 350 emakumek baino gehiagok parte hartu dute, eta irailean herri hauetara iritsiko da: Buñuel (irailak 10); Santakara (11); Tutera (14); San Adrian (17); Andosilla (18); Mélida (21); Irunberri (22); Miranda Arga (24); eta Fitero (25).
Emakumea eta Kirola kanpaina 2003an sortu zen “Maite ezazu zeure burua, egin kirola” lemapean, Nafarroako emakumeei bizitza osasuntsuak dituen onurak azaltzeko. Ordutik, sei urte hauetan, kanpaina Nafarroaren iparraldetik, erdialdetik eta hegoaldetik ibili da, eta 28 herrira iritsi da. Era berean, 40.000 emakume baino gehiago hurbildu dira informazio-standera.
- Dokumentazioa:
- Más información