(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 745.000 euro eman ditu Erriberriko hilerria zabaltzeko eta zenbait azpiegitura hobetzeko osteguna, 2009.eko irailak 10

Zabalkuntzan barrualdea eta kanpoaldea urbanizatu dira, eta eraikin osagarria, nitxoak, kolunbarioak eta hilobi aurrefabrikatuak egin dira


Erriberriko hilerriaren zabalkuntzan barrualdea eta kanpoaldea urbanizatu dira. ( irudia handitu )

Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak Erriberriko hilerria zabaltzeko lanak eta herri horretako azpiegituretan egindako hobekuntzak inauguratu ditu gaur. Lanok egiteko 1,2 milioi euro erabili dira. Toki Administrazioko Departamentuak azken bi urteetan gauzatutako jardun hauetarako egindako ekarpena 745.000 euro inguru izan da.

Kontseilariaren alboan, besteak beste, Carmen Ochoa Erriberriko alkatea eta udaletxeko zinegotziak egon dira, baita Pedro Pegenaute Garde Departamentuko zuzendari nagusia ere.

Zehatz esanda, hilerria zabaltzeko lanen bidez, 4.041 metro koadrotan zerbitzu guztiak jarri dira: barrualdearen eta kanpoaldearen urbanizazioa, eraikin osagarria, nitxoak, kolunbarioak eta hilobi aurrefabrikatuak. Proiektua Portillo Arquitecto SL eta Javier Vaquerok egin zuten eta lanak Construcciones Viarias Cerdán, SL enpresari esleitu zitzaizkion 515.051 euroren truke. Departamentuak proiektu horretarako onetsitako ekarpena 248.910 euro izan zen.


Salanueva kontseilariak Erriberriko hilerriaren zabalkuntza inauguratu du. ( irudia handitu )

Era berean, azken bi urteetan, Erriberrin hornikuntza- eta saneamendu-sareak berritu dira eta Agrupación Erriberri eta del Chino kaleetan zoladura jarri da, 397.197 euroko inbertsioa eginda, eta alde historikoko hamar kaletan (San Francisco, Tesendería, Judería, Tafurería, Mayor, del Pozo, Medios, Mirapiés, Plaza de Teobaldos eta Carlos III) argiteria berritu da, gutxienez 140.000 euroko inbertsioa eginda.

Bestalde, Departamentuak 2007an eta 2008an igerilekuetan, aparkalekuetan, seinaleetan eta oztopo arkitektonikoetan hobekuntzak egiteko deitutako laguntzen bidez, Udalak hainbat jardun egin ditu, besteak beste: zuloguneak egokitzea; hiriko altzariak, haurrentzako parkea, zakarrontziak eta bankuak jartzea; lurrazalean 20 aparkaleku eraikitzea gutxi gorabehera 29.405 euroko inbertsioa eginda, hasierako gehieneko ekarpena 12.000 euro izanik; hirian seinaleak ipintzea eta igerilekuak berritzea, ontzietan eta hondartzan estaldura jarrita, gutxi gorabehera 95.470 euroko inbertsioa eginez, Departamentuaren hasierako gehineko ekarpena kopuru bera izanda.

Amaitzeko, indarreko 2009-2012 Tokiko Inbertsioen Planaren barruan, eta Mairaga Mankomunitateari eskatu ondoren, Erriberriko Miranda de Arga kalean hornikuntza- eta saneamendu-sareak berritzea aurreikusita dago. Lanok 2010ean sartuta daude, 536.520 euroko zenbatekoarekin. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa