(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren 300 zerbitzu Internet bidez izapidetu daitezke ostirala, 2009.eko irailak 11

Besteak beste, herritarrek gehien eskatzen dituzten 120 zerbitzuak


Administrazio Elektronikoa

Gobernuaren web atariaren bidez 300 zerbitzu izapidetu daitezke. ( irudia handitu )

Herritarrek Nafarroako Gobernuari 300 zerbitzu eskatu ahal dizkiote Internet bidez. Azken egunetan gehitutakoen artean, hurrengo hauek aipa daitezke: zailtasunak dituzten enpresek laguntzak eskatzea edo ekonomia bultzatzeko diru-laguntzak; zaintzaileen 38 plazaren oposizioan izena ematea; prezio mugatuko etxebizitza libreak eskuratzea; errepide-sareko jardunetarako baimenak; eta albaitariek txertaketa ofizialen inguruan komunikatzea.


Nafarroako Gobernuaren bulego eta erregistroetara joan-etorriak ez egiteko eta izapideak etxetik edo bulegotik egin ahal izateko, www.navarra.es atariak zerbitzu horietarako sarbidea errazten du, 24 ordutan, orri nagusian kokatutako banner baten bidez.

Une honetan, Nafarroako Gobernuak herritarrei 1.300 zerbitzu inguru eskaintzen dizkie, eta horietatik 300 informazioa emate hutsean agortzen dira. Gainerakoekin izapideak egin behar dira, eta xedea legegintzaldiaren amaieran guztiak Internet bidez osatu ahal izatea da.

Zerbitzuen izapidetza elektronikoaren bidez zenbait jarduera egin daitezke: informazioa eskuratu; izapide bat egiteko beharrezko dokumentuak deskargatu; Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez eskaera edo eskabide bat aurkeztu (hau 2008ko abuztuan jarri zen abian); dokumentuak erantsi; ordainketa-inprimakiak osatu eta eskaerak kontsultatu; eta komunikazioak ere Internet bidez jasotzeko eskuragarritasuna Administrazioari komunikatu.

Iruñan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) abantailei buruzko “Avanza Mugimendua” izeneko erakusketa egingo denez, Nafarroako Gobernuak administrazio elektronikoaren aldeko apustuari eta horrek ematen dituen abantailei buruzko liburuxka argitaratu du, Nafarroako Baluarte Batzar Jauregi eta Auditorioan jarritako standa bisitatzen dutenen artean banatzeko.

%50 gehiago

Administrazio Elektronikoaren aldeko apustua Nafarroako Gobernuan 2007an bultzatu eta orokortu zen, foru-lege bat aplikatuta, departamentu guztietan eragina duen esparru orokorra finkatzen duena. 2009ko martxoan, Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiak Europar Batasunak 2010erako transakzio maila osoarekin gomendatzen dituen zerbitzu elektronikoen %93 eskaini zuen, hau da, ia urtebete aurreratu zen. Uztailean beste helburu esanguratsu bat lortu zen, 274 zerbitzuen artean herritarrek gehien eskatzen dituzten 120ak eskaini ziren eta –10 departamentu bakoitzeko-.

Herritarrek gero eta gehiago erabiltzen dituzte zerbitzu elektronikoak. 2009ko lehen seihilekoan, 3.096 izapide egin ziren ‘on line’, iazko urte osoan jasotakoak baino ia %50 gehiago, orduan 2.130 izan ziren eta. 2007an 1.575 egin ziren, ia guztiak Ogasunarekin lotuta.

Azken ekitaldian, Nafarroako Gobernuak herritarrek erabilitako zerbitzuen garapena bultzatu du, enpresek erabilitakoena baino gehiago.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Administrazio Elektronikoari buruzko liburuxka

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa