(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 3,6 milio euro bideratu ditu lehiakortasuna hobetzeko laguntzetarako ostirala, 2009.eko irailak 11

Kudeaketari, berrikuntzari, trebakuntzari eta zabalkundeari lotutako kanpoko zerbitzuak kontratatzearen gastuak diruz lagunduko dira


Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bidez, enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak deitu ditu, 3,6 milioi euro guztira.

Laguntzak abuztuaren 12ko 1958/2009 Ebazpenaren bidez arautu dira (NAO 107. zk., 2009ko abuztuaren 31koa). Horien bidez, kudeaketa, berrikuntza, langileen trebakuntza eta zabalkunde eta sentsibilizazio arlo eta jardueretan kanpoko zerbitzuak kontratatzearen gastuak modu partzialean ordainduko dira.

Diru-laguntzak aholkularitza, langileen trebakuntza, auditoretza eta laguntza teknikoaren kanpoko zerbitzuak kontratatzearen gastuei dagokien aurrekontuaren %40 eta %50 bitartekoak izango dira, eta zabalkunde eta sentsibilizazio jarduerak egitearen gastuei dagokien aurrekontuaren %100era artekoak.

Eskaerak aurkezteko epea 2010eko otsailaren 26an amaituko da. Hartzaileak Foru Komunitatean kokatutako enpresak, enpresen taldeak edo bitarteko organismoak izan daitezke.
Dokumentazioa:
Lehiakortasuna hobetzeko laguntzak

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa