(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NLAk sonar zunda bat erosi du Uretako Salbamendu Taldearentzat ostirala, 2009.eko irailak 11

Ultrasoinuei esker, suhiltzaileek ibaiaren profila nolakoa den jakingo dute eta urperatutako objektuak detektatuko dituzte


Suhiltzaileak, erositako materialarekin.

NLAk Uretako Salbamendu Taldearen ekipamendua osatu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Larrialdi Agentzia (NLA) medio, Uretako Salbamendu Taldearen ekipamendua osatze aldera, sonar zunda bat erosi du aurten, besteak beste.

Gailu horrek, uhin akustikoen bitartez, ibaien eta putzuen profilak zehazten ditu eta urperatutako objektuak detektatzen ditu. Bitarteko teknologiko horri esker, Suhiltzaileen Zerbitzuko talde horrek urpean igeri egiteko teknikak eguneratuko ditu eta ezbeharrak konpontzeko denbora gutxiago beharko du; horrek gastuak gutxitzea ere ekarriko du, noski. Sonarra Lizarrako Maria Puy Perez Ezpeleta bilatzeko erabili zuten Allotzeko urtegian. 

Guztira, Nafarroako Gobernuak 222.500 euro inbertitu ditu bitartekoak osatzeko. Diru gehien materiala garraiatzeko furgoneta batean gastatu dute. Izan ere, zegoen furgonetako 1980. hamarkadakoa zen. Horrez gain, erosi dituzte lur orotako ibilgailu bat, metal detektagailu bat, ontzi batentzako motor ekologikoa eta 26 suhiltzaileentzako jantzi berriak. 

NLA 2007an hasi zen USTaren giza baliabideak eta baliabide materialak egokitzen. Bilaketak behar bezala egiteko, guardiak egiteko gutxieneko kide kopuru bat behar zuten eta, beraz, Agentziak 12 kide berri eta arduradun bat hartzeko barne prozesu bat egin zuen. 

Aurten, USTak 20 esku-hartze egin ditu urtegi, ibai eta putzuetan: pertsonak bilatu ditu (Maria Puy Perez Ezpeleta, adibidez), isuri toxikoak kontrolatu ditu, ibilgailuak berreskuratu ditu eta Foruzaingoaren ikerketetarako laguntza eskaini du (Ebro eta Sadar ibaietan gauzak berreskuratu ditu, aipatu Lizarrako neskaren eta Yamiled Giraldoren hilketen ondoren; azkena Cordovillan erail zuten). Gainera, taldekideek jarduera bat edo entrenamendu maniobra bat egiten dute hilero. 

Nafarroako Larrialdi Agentziak, suhiltzaileen 2008ko festan, USTako sortzaile eta arduradunei omenaldia egin zien, taldeak 25 urte bete baitzituen. Taldea 1983. urtearen erdialdera sortu zuen suhiltzaileen zuzendari zenak, Alfredo Gonzalez Echarrenek. Helburua zen larrialdi mota jakin batzuei erantzun espezifikoa ematea, Guardia Zibilaren talde batekin elkarlanean. Hasieran, taldean 12 suhiltzaile zeuden. Suhiltzaile horiek urpean igeri egiteko ikastaro bat egin behar izan zuten, ez baitzegoen salbamendu arloko prestakuntza berezirik. Garai hartan boluntario gisa egin zituzten lan eta ikastaro gehienak.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa