(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

PSIMAE erakundeari egokitu diote delituak eta tratu txarrak jasan dituen jendeari arreta psikologikoa ematea astelehena, 2009.eko irailak 14

Nafarroako Gobernuko Justizia arloko Gizarte Zerbitzuan 500 lagun baino gehiagori eman zieten laguntza psikologikoa 2008an


Nafarroako Gobernuak PSIMAE erakundeari, hau da, Zuzenbideko eta Auzitegiko Psikologia Institutuari, esleitu dio zerbitzu hauek emateko kontratua: larrialdietarako arreta psikologikoa, delituak jasan dituen jendearentzako arreta terapeutikoa eta familian erasoak egin eta tratu txarrak eman dituztenentzako banako eta taldeko terapia programak. Hori, 2009ko irailaren 1etik abenduaren 31ra arte. Aurreikusitako gastua 106.666,67 eurokoa da.

Izan ere, PSIMAEren eskaintza izan da lehiaketara aurkeztu dituzten hiruetan onena. Erabakia Justizia Zuzendaritza Nagusiak hartu du. Eskaintzaren hasierako gastua 166.666 eurokoa zen (BEZ gabe). Behin esleituta, kontratua lau urtera arte luzatu daiteke. 

Nafarroako Gobernuak, Justizia arloko Gizarte Zerbitzuaren bitartez, delituak jasan dituen jendeari laguntza juridikoa eta psikologikoa eskaintzen dio; horrez gain, atxilotutako eta kartzelatik ateratako jendea berriz gaitzeko eta gizarteratzeko neurriak koordinatzen ditu. 

2008an delituak jasandako 224 lagunek jaso zuten arreta terapeutikoa, %56k genero indarkeriagatik. Kopuru hori 2007koa baino %37 handiagoa eta 2006koaren bi halako da. Zerbitzura jotzen duten gehienak (187) emakumezkoak dira. Atalera jo zuten 205 biktimetatik 23 (%11) adingabekoak ziren eta 126 biktima 18 eta 40 urte artekoak. Genero indarkeriako kasuen %98an biktimak eta erasotzaileak harreman afektiboak izandakoak ziren.

Horren harian, tratu txarrak eman zituzten 135 lagunek arreta psikologikoa jaso zuten. Helburua da emakumezkoak seguru ibiltzea bermatzea eta erasoak prebenitzea. Kopuruari dagokionez, 2007tik %9 igo da; 2005ean askoz gutxiago izan ziren, 49, hain zuzen. Horietatik guztietatik 98k erregimen anbulatorioan jaso zuten arreta (10ek beren borondatez eta 88k genero indarkeriari buruzko lege berriarekin zigortuta) eta 37k presondegian.

Justizia arloko Gizarte Zerbitzuak larrialdietarako psikologoaren lana ere gestionatzen du. Psikologoa SOS Nafarroa 112 zerbitzuak eskatzen du komisaria, epaitegi, osasun zentro eta abarretarako. 2008an 151 aldiz eskatu zuten psikologoa. Kasuen %80 genero indarkeria zen; gero, kasu gehienak sexu askatasunarekin eta etxeko indarkeriarekin zuten zerikusia.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa