(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Bihar hasiko dira Eskola Liburutegien II. Jardunaldiak, “Irakurketa eta Ikaskuntza” lemapean astelehena, 2009.eko irailak 14

Daniel Cassany Pompeu Fabra Unibertsitateko irakasleak inaugurazio-hitzaldia emango du


Hezkuntza Departamentuaren ekitaldien aretoan (Cuesta de Santo Domingo, 8, Iruña) irailaren 15, 16 eta 17an, 16:30etik aurrera, Eskola Liburutegien II. Jardunaldiak egingo dira. Unibertsitateko irakasleek eta hezkuntzako adituek hitzaldiak emango dituzte eta irakasleek eta ikasleek irakurketaren eta ikaskuntzaren inguruan izandako esperientziak azalduko dituzte.

Jardunaldiak Nafarroako Gobernuak antolatzen ditu Hezkuntza Departamentuaren bidez, eta 2009-2010 ikasturtean Irakasleak Trebatzeko Planaren barruan sartzen dira. Liburutegietako 120 arduradun eta hezkuntza-etapa guztietako irakasleak bilduko ditu.

Jardunaldi hauen bidez, XXI. mendeko eskolako liburutegiaren ereduari eta eginkizunari buruz eta liburutegiak irakurketarekin eta ikaskuntzarekin duen loturari buruz gogoeta egin nahi da. Horrez gain, eginera onen adibideak eman nahi dira, liburutegia ikasgelan integratzeko eta irakurketarako eta ikaskuntzarako euskarri berriak erabiltzeko. Modu berean, liburutegiko arduradunen eta ekipoen arteko harremanak erraztu nahi dira.

Inaugurazio-hitzaldia Daniel Cassany Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko irakasleak eta, besteak beste, "Describir el escribir", "La cocina de la escritura" eta "Afilar el lapicero" liburuen idazleak emango du. Cassanyk ezagutzaren gizarteko eskola-liburutegiei buruz hitz egingo du.

Bestalde, Glòria Durban Bartzelonako Cloteko Eskola Tekniko Profesionaleko liburuzainak eskola-liburutegiaren eta informazio-gaitasunaren arteko lotura azalduko du. Amaitzeko, Mariano Coronas Fragako (Huesca) Miguel Servet ikastetxeko maisuak eta liburuzainak, jardunaldiak ixteko, azken urteetan bere ikastetxean garatutako liburutegi-proiektua azalduko du.

Euskarri desberdinetan irakurtzea, fikzioa zein informazioa, zenbait hitzalditan aipatuko da. Sara Machuca Civicaneko liburuzainak eskolako liburutegian ikaskuntzarako dauden bitarteko dokumentalei buruzko gogoeta egingo du; Luis Arizaleta, FIRA (Fomento de Iniciativas Recreativas y Artísticas) ekipokoak irakurzaletasuna hezteko liburuak eta estrategiak proposatuko ditu; bestalde, Ignacio Latasa Leer-e izenekoaren zuzendariak liburu elektronikoei buruz hitz egingo du. 

Jardunaldi hauetan Nafarroako ikastetxeetan garatutako lau esperientzia berritzaile aurkeztuko dira. Carmen Aldamak eta Piluca Labayenek, Iruñako San Juan de la Cadena ikastetxekoak eta Zizur Handiko institutukoak hurrenez hurren, kamishibai izenekoarekin garatutako lana deskribatuko dute; Esther Leza Uxueko ikastetxe publikokoak Goyari buruzko proiektu dokumentala azalduko du; Clara Purroy eta Fernando Navarcorena ikasleek, Iruñako Nuestra Señora del Huerto ikastetxekoek, ikerketa-lan bat eginez ikasi duten guztia laburtuko dute; eta, amaitzeko, Jon Rey Iruñako Iturrama BHIko ikasleak institutuko irakurketa-blogari buruz hitz egingo du.

Jardunaldietan ezagutza-gaiei buruzko liburuak, aldizkariak eta dokumentalak eta haur- eta gazte-literaturako nobedadeak erakutsiko dira. Erakusketa horretan hogei bat argitaletxek eta Irakasleeei Laguntzeko Zentroko (Iruña) liburutegiak eta Uharteko Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko (EIBZ) liburutegiak parte hartu dute. 

Interesa duten guztiek informazio gehiago eta programa osoa web orri honetan aurki dezakete: http://www.pnte.cfnavarra.es/caps/pamplona/es/formacion/inscripcion/index.php?o=492


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa