(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalan kontseilariak Nafarroaren Egunean parte hartu zuen Valladolideko Eskualdeen Azokan astelehena, 2009.eko irailak 14

Nafarroaren eguna ospatzeko foru erkidegoko bandera jaso zuten eta Nafarroako berezko produktuak eman zituzten dastatzeko


Catalan kontseilaria Nafarroaren Eguna ospatzen, Valladolideko Eskualdeen Azokan.

Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria eta Gobernuaren eleduna, Alberto Catalan Higueras, Valladoliden izan zen larunbatean, hilaren 12an. Izan ere, Eskualdeetako Folklore eta Gastronomiaren Azokan Nafarroaren eguna ospatu zuten; azokaren 27. edizioa da aurtengoa.

Kontseilari eta eleduna Nafarroako bandera jasotzeko eta himnoa jotzeko ekitaldian parte hartu zuen, baita foru erkidegoko berezko produktuak dastatzeko jardunaldian ere. Ekitaldi horiek Fondo Norte azoka esparruan egin zituzten, Jose Zorrilla estadioaren ondoan. Han izan ziren, kontseilariaz gain, Gaztela eta Leongo eta Kanariar uharteetako tokiko eta eskualdeko agintariak, Avilaren eta uharteen eguna ere ospatu baitzuten.

Eskualdeetako Folklore eta Gastronomiaren Azoka urtero antolatzen dute Valladoliden, Laurendi Deunaren Ama Birjinaren jaietan. Sustatzailea Gaztela eta Leongo Eskualde Etxeen Federazioa da; Federazio horretako kide da, hain zuzen, Valladolideko Nafarroako Etxea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa