(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2008ko Kontu Orokorren proiektua onetsi du, biztanle bakoitzeko 7.095 euroko gastuarekin asteartea, 2009.eko irailak 15

Urteko amaierako aurrekontu kontsolidatua 4.707 milioi eurokoa izan zen, eta kopuru horretatik 4.402 milioi erabili dira guztira


Nafarroako Jauregia.

2008ko Kontu Orokorren proiektua onetsi da, biztanle bakoitzeko 7.095 euroko gastuarekin.

Nafarroako Gobernuak, atzoko saioan, 2008. urteari dagozkion Nafarroako Kontu Orokorren Foru Legearen proiektua onetsi zuen atzo. Dokumentu horren arabera, Foru Komunitatean, urte amaierako aurrekontu kontsolidatua 4.707 milioi eurokoa izan zen, eta gastuaren betearazpen maila %93,5ekoa, hau da, benetako gastua 4.402 milioikoa izan zen. 2007ko kontuetan, betearazpen maila %95,7 izan zen.

Adierazi beharrekoa da 2008ko kontuetan egin den gastuaren doikuntzatik ateratako zenbatekoari Diruzaintzako geldikina gehitu zaiola, 331 milioi euro guztira, eta horri esker, Nafarroako 2008ko Kontu Orokorrak 8 milioi eurorekin itxi dira positiboan. Oraindik Diruzaintzan 100 milioi euroko geldikina dago, 2009ko kontuetan erabiltzeko.

Lege-proiektua Nafarroako Parlamentura igorriko da, bertan onesteko.

Foru Administrazioak biztanle bakoitzeko egindako batez besteko gastua 7.095 eurokoa izan zen, eta kopuru horretatik zatirik handiena hurrengo hauei egokitu zitzaien: osasuna (1.469 euro), Estatuko zama orokorrei eustea (1.135 euro), eta hezkuntza (1.007 euro). Gizarte-babeseko eta –sustapeneko jardueretara 673 euro bideratu ziren; azpiegituretara, 478; etxebizitzarako 388 erabili ziren, industria- eta energia-politikaren garapenerako 381; toki entitateen jarduera finantzatzen laguntzeko, 350; eta izaera orokorreko zerbitzuetarako, 337 euro.

Oinarrizko zerbitzu publikoetara (justizia, herritarren segurtasuna, espetxeak eta kanpo politika) 221 euro bideratu ziren; nekazaritza, abeltzaintza eta elikadurara, 211 euro; I+G+b-ra, 169 euro; kulturan 153 euro erabili ziren, izaera ekonomikoko beste ondasun batzuetan, 78 euro; eta zor publikoaren amortizazioa eta interesak ordaintzeko 45 euro erabili ziren.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2007. eta 2008. urteetako gastu-politiken konparazioa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa