(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lurralde Antolamendurako Batzordeak Iruña eta Irurtzun artean Plazaolako trenaren ibilbidea berreskuratzeko UGPSaren alde egin du asteartea, 2009.eko irailak 15

Ibilbide berriak 20 kilometro luze izango ditu


Bilera

Lurralde Antolamendurako Batzordeak Iruña eta Irurtzun artean Plazaolako trenaren ibilbidea berreskuratzeko UGPSaren alde egin du ( irudia handitu )

Lurralde Antolamendurako Batzordeak Plazaolako trenaren bidea Iruña eta Irurtzun artean “bide berde” gisa berreskuratzeko Udalaz Gaindiko Proiektu Sektorialaren aldeko txostena egin du; ibilbide berriak 20 kilometro edukiko ditu.

Proiektua Plazaola Partzuergo Turistikoak sustatu du. Asmoa da Plazaolako tren zaharrak Nafarroan egiten zuen bide osoa berreskuratzea eta Donostiatik Irurtzunerako zatiari jarraipena ematea. Hainbat turismo eta aisia jardueren ardatza da bidea eta Espainiako Gobernuaren Ingurumen, Landa Eremu eta Itsas Ministerioaren Natur Bideen Sarean sartuko da. 

Eraikuntza proiektua aurkeztu behar da, gehienez, UGPSa indarrean jarri eta urte betera. UGPSa jendaurrean jartzeko epea amaitu ondoren onartuko du behin betiko Nafarroako Gobernuak. Obrak amaituko dira UGPSa onartu eta lau urtera, gehienez. Beharbada Añezkar eta Aizkorbe tunelak berreskuratuko dira, baina lan hori ez da aipatu epeetan sartzen. 

Berriogoitiko arkua

Berriogoitiko arkua Plazaolako trenaren bide berrian egongo da. ( irudia handitu )

Proiektu Sektorialean sartzen den ibilbideak bost udalerri hartzen ditu: Berriobeiti (kontzejuak: Artika, Aitzoain, Berriogoiti, Ballariain, Elkarte eta Oteitza), Berriozar, Itza Zendea (kontzejuak: Saratsa, Eritze, Saratsate eta Gulia), Arakil (Aizkorbeko kontzejua) eta Irurtzun. 

Oinarrizko plataforma berreskuratzea ezinezkoa den zatietan (industrialdeek eta urbanizazioak ibilbidea desagerrarazi dutelako edo tunelak ezin direlako berreskuratu, adibidez), aukerako beste ibilbide batzuk daude aurreikusita.

UGPSan aukeratutako ibilbideko jabetzak aztertu dituzte: bideak hartzen dituen lursail pribatuen zerrenda egin dute eta, fitxen bitartez, desjabetu beharreko lurrak zehaztu dituzte (Guliako biaduktua, adibidez, desjabetu egin behar da).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Trazado del Plazaola entre Irurtzun y Pamplona

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa