(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Errioxak bien intereseko arloetan lankidetza sendotu dute, zerbitzu publikoak hobetzeko asteartea, 2009.eko irailak 15

Bi autonomia-erkidegoetako presidenteek ostegunean lankidetza-protokolo orokorra sinatuko dute Iruñan


Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Pedro Sanz Alonso Errioxako Gobernuko presidenteak ostegun honetan lankidetza-protokolo orokorra sinatuko dute Nafarroako Jauregian. Horren bidez, bi autonomia-erkidegoen artean lankidetza handituko da zerbitzu publikoen kudeaketaren eta prestazioaren kalitatea hobetzeko.

Alberto Catalán kontseilari-eledunak esan duenez, “akordioaren bidez, egon dagoen lankidetza bi autonomia-erkidegoen eskumeneko beste arlo batzuetara hedatzeaz gain, lankidetza sendotu nahi da Nafarroak eta Errioxak bat egiten duten gaien inguruan”.

Besteak beste nekazaritzako elikagaien sektorea hobetzea, Done Jakue bidea sustatzea eta Ebroren erdialdeko harana egituratzea aipatu ditu, bi autonomia-erkidegoak bata bestearekin eta Espainiako gainerako autonomia-erkidegoekin lotzen dituzten komunikazio-azpiegiturak bultzatuta eta modernizatuta.

Horrez gain, ostegunean sinatuko den protokoloan, Nafarroak eta Errioxak arlo hauetan lankidetzan aritzeko interesa dutela jaso da: osasun-laguntza, menpekotasunaren artapena, adingabeak babestea, pertsona helduen unibertsitateko prestakuntza, genero-indarkeria, gazteria-politikak, hezkuntza, larrialdiak, kontsumoa, ingurumena, kultura eta turismoa, nekazaritza eta abeltzaintza, funtzio publikoa eta justizia.

Lankidetza-protokolo hau sinatuta, Catalánen esanetan, “bi gobernuek pauso garrantzitsua ematen dugu auzoko bi autonomia-erkidegoen arteko harremanetan beti egon den elkar ulertzean, bien artean lotura handiak baitaude kulturari, historiari eta afektibitateari dagokienez”.

Catalánen arabera, Nafarroaren eta Errioxaren arteko lankidetzaren ibilbidea “bikaina eta denboran luzaroan iraun duena” da. “Lankidetza 1987an abiatu zen, Done Jakue bidea surpertzeko lankidetza-hitzarmena sinatu baitzen eta, gerora, akordio berriak sinatu baitira organoak erauzi eta transplantatzeko, Errioxa Behereko larrialdiak Tuterako Reina Sofía ospitalean artatzeko eta zenbait bide-azpiegitura hobetzeko”.

“Jardun horiek guztiak mantendu eta bultzatzea beharrezkoa da, eta horiei esker, zalantzarik gabe, bi autonomia-erkidegoetako herritarrei eskainitako zerbitzuak hobetu dira, batez ere muga inguruetan bizi direnen kasuan”, gehitu du.

Horrez gain, kontseilari-eledunak esan duenez, lankidetza-protokolo honekin Nafarroako Gobernuak legegintzaldi honetarako ezarritako helburuetako bat betetzen du, alegia, auzoko autonomia-erkidegoekin dituen harremanak sendotzea. Aragoirekin eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin ere antzeko protokoloak sinatu ziren joan den ekainaren 15ean eta uztailaren 3an, hurrenez hurren.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa