(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sos Nafarroako operadore laguntzailearen lehiaketa-oposizioan izena emateko epea urriaren 16ra arte irekita egongo da asteazkena, 2009.eko irailak 16

29 plaza lekualdatzeko lehiaketatik sortzen diren plaza hutsak eskainiko dira, eta probak azaroan hasiko dira


Datorren urriaren 16ra arte irekita egongo da Nafarroako Larrialdi Agentziako (SOS Nafarroa-112) koordinazio-operadore laguntzailearen lehiaketa-oposizioan izena emateko epea. Deialdia Nafarroako Gobernuak egin du gaur. 29 plaza lekualdatzeko lehiaketatik sortzen diren plaza hutsak eskainiko dira, eta probak azaroan hasiko dira.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean deialdiaren oinarriak gaur argitaratu dira. Besteak beste, betekizun hauek bete behar dira: 16 urte baino gehiago izatea eta Eskola Graduatua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea izatea edo eskaera aurkezteko epea amaitzen denean titulua lortzeko moduan egotea.

Plazak funtzionarioen edo lan-kontratudunen araubidekoak eta D mailakoak izango dira, eta txanda askearen eta sustapen txandaren artean banatuko dira. Era berean, plaza lortzen ez dutenek aldi baterako kontratuak egiteko zerrenda osatuko dute. Plaza huts bat ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat erreserbatuta dago.

Oposizioak izaera baztertzailea izango du eta bi fase izango ditu. Lehenengoan, fase selektiboan, zenbait ariketa egin behar dira, eta bigarrenean, edo trebakuntza fasean, Oinarrizko Prestakuntzaren eta Praktikaren Ikastaroa gainditu beharko da.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa