(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

CENER eta MIYABI erakundeek irabazi dute eraikinei energia ziurtagiriak emateko prozedurak garatzeko lehiaketa ostirala, 2009.eko irailak 18

Espainiako Gobernua araudi bat azkentzen ari da, eraikin guztiek energia ziurtagiria izan dezaten behartzeko


CENER eta MIYABI erakundeek irabazi dute eraikinei energia ziurtagiriak emateko prozedurak garatzeko lehiaketa ( irudia handitu )

CENER eta MIYABI erakundeek osatutako partzuergoak irabazi du Industria Ministerioak estatuan eraikinei energia ziurtagiriak emateko prozedurak garatzeko egin duen lehiaketa. Partzuergoan CENIFER erakundeak ere (Energia Berriztagarrien arloko Prestakuntza Zentro Integral Nazionalak) parte hartu du. Aipatu prozedura horien xehetasunen berri prentsaurrekoa egin dute honako hauek: Begoña Urienek, Enpresa arloko zuzendari nagusiak; Jose Javier Armendarizek, CENER erakundeko zuzendari nagusiak; eta Miguel Angel Pascualek, MIYABI sozietate publikoko zuzendariak (erakundearen jarduera nagusia arkitektura bioklimatikoa da).

Lehiaketa publikoa Industria Ministerioak egin du, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAEren) bitartez. Lehiaketan estatuko enpresa, zentro teknologiko eta unibertsitateek osatutako 17 taldek parte hartu dute. IDAEk lehiaketa esleitu dio CENER eta MIYABI erakundeek osatutako partzuergoari. Partzuergoak diseinatutako metodoa eta programa informatikoa erabiliko dira, beraz, estatuan dagoeneko eraikita dauden etxebizitza multzo, bulego eta zerbitzuei energia ziurtagiriak emateko.

Jakina denez, 2007tik aurrera estatuan egindako eraikin guztiek energia aurrezteko neurriak eta energia ziurtagiria eduki behar dituzte. Gainera, estatuko Gobernua, Europako zuzentarauak betetze aldera, arau bat azkentzen ari da, dagoeneko eginda dauden eraikinak energia ziurtagiria edukitzera behartzeko. Ziurtagiri hori etxetresna elektrikoenaren modukoa da, eraginkortasuna ziurtatzeko A-G mailak baitaude; maila horiek 2009. urtearen amaieran edo 2010. urtearen hasieran jarriko dira indarrean. Araudiari jarraiki, adibidez, etxebizitzak erosteko edo errentan uzteko energia ziurtagiria eduki beharko dute.

CENER eta MIYABI erakundeei egindako esleipenak eragin handia dauka gizartean, ekonomian eta ingurumenean, arrazoi hauengatik: 

1. Esleipenak estatuko etxebizitza, bulego, denda eta ospitale guztiak hartzen ditu (Espainiako Bankuko datuen arabera, estatuan 25,5 milioi etxebizitza daude).

2. Etxebizitzen eta zerbitzuen sektorean kontsumitzen da estatuko energiaren %30 (iturria: IDAE). Horregatik da garrantzitsua sektore horietan energia modu eraginkorrean erabiltzeko neurriak jartzea.

3. Eraikinetan energia aurrezteko neurriak aplikatu beharrak hainbat sektoretan jarduera ekonomikoa areagotzea eta enplegua sortzea eragingo du. MIYABIren aurreikuspenen arabera, estatuko eraikinei energia ziurtagiriak emateko 30.000 lanpostu sortuko dira, ziurtatzaileentzat bakarrik (eraikinen ziurtatzaileak trebatuko dituzte CENIFER erakundeak ezarriko duen sistema bat medio).

4. Esleipen horri esker, Nafarroako erkidegoak energia berriztagarrien eta aurreztearen alorrean daukan aitzindaritza sendotu du. Izan ere, energia berriztagarriak eta aurreztea dira Nafarroako Gobernuaren azken urteetako energia politikaren bi oinarri nagusiak. 

Tresna informatikoa

Eraikinen energia ziurtagiria lortzeko softwarea praktikoa, arina eta erabilerraza da; gainera, kasu bakoitzean energia aurrezteko neurri egokienen azterketa egiteko balio du. Sektoreko profesionalek, horrela, eraikinen kalifikazioa hobetzeko eta CO2 isuriak murrizteko neurri eraginkorrenak zehaztu ahal izango dituzte. Aplikazioa, beraz, eraikin jakin baterako aholku zehatzak ematen dituen gida dinamiko bat da.

CENER
 
Espainiako Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala ikerketa aplikatuan eta energia berriztagarrien garapen eta sustapenean espezializatutako zentro teknologiko bat da. Guztira 200 ikertzaile baino gehiago daude eta bost kontinenteetan egiten dute lan. CENER patronatua osatzen dute Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak, CIEMAT erakundeak, Industria Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak.

Energiari dagokionez, sei arlo lantzen ditu: eolikoa, eguzki energia termikoa, eguzki energia fotovoltaikoa, biomasa, arkitektura bioklimatikoa eta energia berriztagarriak sarean jartzea. Egoitza Sarrigurengo Berrikuntzaren Hirian dago, baina estatuan bulego gehiago dauzkate. Ziurtagiridun laborategi modernoak eta Europaren mailan dauden instalazioak dauzkate, esaterako: aerosorgailuen saiakuntza laborategia (Zangozan), biomasa laborategia, panel termikoen eta modulu fotovoltaikoen saiakuntza laborategia, eta materialen eta zelula fotovoltaikoen prozesuen laborategia. 

Orain, CENER bigarren belaunaldiko bioerregaien instalazio esperimental bat egiten ari da: dagoeneko biomasaren tratamendu termokimikoa egiteko prozesua jarri dute eta gasifikazio eta sintesi faseak diseinatzen ari dira.
 
MIYABI

Nafarroako Gobernuaren sozietate publiko bat da, Sodenaren bitartez partaidetua. Enpresa 2001ean sortu zuten, helburu honekin: etxebizitza eta hiri eremu bioklimatikoetan energia eraginkortasuna sustatzea, energia zentzuz erabiltzea eta energia berriztagarriak integratzea, energia sistema iraunkorrak sortzeko eta, aldi berean, ekosistemen orekari eusteko eta garapen ekonomikoa bultzatzeko.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa