(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan Nafarroako Gobernuaren bekak jaso dituzten lau artistaren lanak ikus daitezke ostirala, 2009.eko irailak 18

Lanotarako Kultura Departamentuak 30.000 euro bideratu ditu aurten, eta datorren urriaren 31ra arte ikusi ahal izango dira


Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan, datorren urriaren 31ra arte, Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuaren beka jaso duten lau artista nafarren lanak ikus daitezke, 2008an Arte Plastikoei eta Argazkigintzari emandako laguntzen deialdia dela bide. Bide honetatik diru-laguntzak jaso dituzten artistek bigarrenez erakutsi dituzten lanak museo honetan.

Gaurtik aurrera museoan lanak erakutsiko dituzten artistak Nerea de Diego, Fermín Jiménez, Francisco Javier Alda eta María Jiménez dira.

Aipatutako diru-laguntzak urtero deitzen dira, arte plastikoetan eta argazkigintzan sortze lanak sustatzeko, pinturaren, eskulturaren, marrazkien, grabatuen, prozedura mistoen eta argazkien arloan banakako proiektuak egiteari laguntza emanez.

Abiapuntu eta oinarri arautzaile desberdinekin, laguntza horiek 80 hamarkadaren erdialdetik ematen dira, eta deialdi bakoitzean gutxi gorabehera 25 artista aurkezten dira. Azken 11 urteetan (1997tik 2007ra) 43 sortzaile plastikok eta argazkilarik laguntzak jaso dituzte, 133.504 euro guztira. Zenbateko horri aurten emandako 30.000 euroak gehitu behar zaizkio.

Emandako laguntzak direla bide, zenbait proiektu sortzaile aurkeztu dira hainbat espaziotan egindako erakusketetan, hala nola Castillo de Maya Aretoan, Nafarroako Museoan eta Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoan. Iaztik, Uharteko Arte Garaikidearen Zentroa erakusketak egiteko azpiegitura berria da.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa