(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Reyno de Navarra Arena proiektua kirol-federazioei aurkeztu die ostirala, 2009.eko irailak 18

Federazioek Kirolaren Etxean dute egoitza orain, eta aurrerantzean eraikin berrian egongo dira


Reyno de Navarra Arena kirol-federazioei aurkezteko ekitaldia

Reyno de Navarra Arena kirol-federazioei aurkezteko ekitaldia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol Institutuaren bidez, joan den astean Reyno de Navarra Arena Askotariko Erabileretarako Pabilioia eraikitzeko proiektua aurkeztu zien kirol-federazioei. Ekitaldiaren buru José Javier Esparza Abaurrea NKIko zuzendari gerentea izan zen.

Ekitaldian, Nafarroako federazioetako presidente, gerente eta kideei eraikinak izango dituen funtsezko ezaugarriak azaldu zitzaizkien, baita azpiegitura berri horretako ohiko erabiltzaileek izango dituzten espazio eta zerbitzu berriak ere. Esparzarekin batera, Marta Ruiz eta Carmelo Militino arkitektoek, proiektua idatzi duen ekipoak eta lanak zuzendu dituen ekipoak parte hartu zuten.

Esparzaren arabera, Reyno de Navarra Arena Askotariko Erabileretarako Pabilioiak ez dio kirolari soilik zerbitzua emango, espazio multifuntzionala izan nahi du. Modu horretan, gaur egun Iruñan eta Nafarroan mota horretako espaziorik ez duten jarduerei ere zerbitzua eman nahi zaie. Kirol-federazioek espazioen eskuragarritasun handiagoa izateaz gain, Esparzaren esanetan, “kokapen berriari esker, Nafarroako kirola administrazioaren ikuspuntutik behar den moduan kudeatzeko tresnak hobetuko dira”.

Gogoan izan behar da Nafarroakoko kirol-federazioen egoitza gaur egun Kirolaren Etxean dagoela, eta aurrerantzean eraikin berrian egongo direla. Jardun hori Nafarroa 2012 Planeko 92 jardunetako bat da. Gaur egun, Club Atlético Osasunaren instalazioak eraisteko fasean dago.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa