Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak Reyno de Navarra Arena proiektua kirol-federazioei aurkeztu die
ostirala, 2009.eko irailak 18
Federazioek Kirolaren Etxean dute egoitza orain, eta aurrerantzean eraikin berrian egongo dira
Reyno de Navarra Arena kirol-federazioei aurkezteko ekitaldia.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Kirol Institutuaren bidez, joan den astean Reyno de Navarra Arena Askotariko Erabileretarako Pabilioia eraikitzeko proiektua aurkeztu zien kirol-federazioei. Ekitaldiaren buru José Javier Esparza Abaurrea NKIko zuzendari gerentea izan zen.
Ekitaldian, Nafarroako federazioetako presidente, gerente eta kideei eraikinak izango dituen funtsezko ezaugarriak azaldu zitzaizkien, baita azpiegitura berri horretako ohiko erabiltzaileek izango dituzten espazio eta zerbitzu berriak ere. Esparzarekin batera, Marta Ruiz eta Carmelo Militino arkitektoek, proiektua idatzi duen ekipoak eta lanak zuzendu dituen ekipoak parte hartu zuten.
Esparzaren arabera, Reyno de Navarra Arena Askotariko Erabileretarako Pabilioiak ez dio kirolari soilik zerbitzua emango, espazio multifuntzionala izan nahi du. Modu horretan, gaur egun Iruñan eta Nafarroan mota horretako espaziorik ez duten jarduerei ere zerbitzua eman nahi zaie. Kirol-federazioek espazioen eskuragarritasun handiagoa izateaz gain, Esparzaren esanetan, “kokapen berriari esker, Nafarroako kirola administrazioaren ikuspuntutik behar den moduan kudeatzeko tresnak hobetuko dira”.
Gogoan izan behar da Nafarroakoko kirol-federazioen egoitza gaur egun Kirolaren Etxean dagoela, eta aurrerantzean eraikin berrian egongo direla. Jardun hori Nafarroa 2012 Planeko 92 jardunetako bat da. Gaur egun, Club Atlético Osasunaren instalazioak eraisteko fasean dago.