(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Vladimir Spivakov Pablo Sarasate Biolin Lehiaketako epaimahaiburua hartu du ostirala, 2009.eko irailak 18

Aurten lehiaketaren hamargarren edizioa da, eta 17 herrialdetako 33 pertsonak parte hartuko dute


Presidentea eta Spivakov

Sanz presidenteak Vladimir Spivakov Pablo Sarasate Biolin Lehiaketako epaimahaiburua hartu du. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Vladimir Spivakov Pablo Sarasate Biolin Lehiaketako epaimahaiburua hartu du gaur goizean, aurten lehiaketaren hamargarren edizioa ospatzen da eta.

Presidenteak Spivakovi José Antonio Eslava artista nafarraren bi grabatu eman dizkio. Grabatuak Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak eskatu dizkio artistari Biolin Lehiaketaren X. edizioko saridunari emateko. Grabatu bat artistaren erretratu irudikaria da, kontzertu-ekintzan murgilduta; horretarako, collage metalikoa, punta lehorra eta zizelketa teknikak erabili dira. Bigarren grabatua artistaren oroitzapenen ebokazioa da, zizelketa, collage metalikoa, punta lehorra eta fotolito teknikak erabiliz.

Biolin-lehiaketaren hamargarren edizioa irailaren 13tik 19ra egingo da Iruñako Gayarre Antzokian. Aurten aurkeztutako laurogei eskaeretatik 33 pertsona onartu dira, 18 gizon eta 15 emakume, 21 urteko batez besteko adinarekin, lau kontinentetako 17 herrialdetakoak. Horietako hiru espainiarrak dira.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa