(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1,6 milioi euro baimendu dira Nafarroako Abiadura Handiko Korridorearen inguruko azterketa geoteknikoetarako astelehena, 2009.eko irailak 21

Castejón-Iruñerria tarteari dagozkio


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariari baimena eman dio Nafarroako Abiadura Handiko Korridorearen proiektuetako azterketa geoteknikoetarako ikerketak eta saiakuntzak egiteko laguntza kontratatzeko, 1.673.982 euroren truke. Zehatz esanda, azterketak Castejón-Iruñerria tartean egingo dira.

Joan den maiatzaren 16an Estatuko Administrazio Nagusiaren eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren artean Zaragoza-Iruña abiadura handiko linea eraikitzeko sinatutako lankidetza-protokolo orokorrean jasotakoaren arabera, Nafarroako Gobernua Zaragoza-Iruña abiadura handiko linearen eraikitze-proiektuak idaztearen arduraduna da, abiadura handiko geltoki berriraino. Era berean, Foru Gobernuak eraikitze-proiektuen idazketak eta obra-zuzendaritzak behar dituzten zerbitzuak kontratatzearen ardura ere bere gain izango du.

Lan horiek Castejón eta Iruña bitarteko bost tarteetako proiektuak idazteko kontratatu den laguntza teknikoaren osagarriak dira. Proiektu horiek gaur egun lizitazio-fasean daude.

Etorkizuneko apustua

Nafarroako Abiadura Handiko Korridorearen eraikuntza Nafarroako Gobernuak Foru Komunitatearen lehiakortasunaren eta etorkizun ekonomikoaren alde egindako apustua da. Prestazio handiko bide bikoitza izango da, merkantzien eta bidaiarien trafiko mistorako, nazioarteko zabaleran. Modu horretan, pertsonen joan-etorrietan eta enpresen lehiakortasunean hobekuntza lortuko da.

Modu berean, korridore berria eraikitzeko, Nafarroa 2012 Planera bildutako lehentasunezko 90 jardunetako bat den aldetik, 1.030 milioi euroko inbertsioa egingo da Foru Komunitatean, hau da, gutxi gorabehera 10.000 lanpostu sortuko dira.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa