(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 12 milioi euro inguru jarri ditu egoitzetan lekuak hitzartzeko, mendetasuna duten adinduentzat astelehena, 2009.eko irailak 21

Concerdep programako hirugarren multzoan jarriko dituzte lekuak, mendetasun handia edo 2. mailako mendetasun larria duten adinduentzat


El Vergel egoitza

El Vergel egoitza

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran hartutako erabakia medio, baimena eman dio Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari gerenteari 11.973.649 euro jartzeko mendetasunak dituzten adinduei egoitza emateko, Concerdep programaren barruan. Zenbateko hori honela banatuko dute: 2.389.950 euro 2009an eta 9.583.699 euro 2010ean.

Zehazki, 339 leku hitzartuko dituzte, horietatik 179 berriak, adinduen egoitza hauetan: Amma Argarayn 39, Amma Betelun 11, Amma Mutilvan 156 eta Amma Oblatasen 132.

Nafarroako Gobernuaren helburua da mendetasunak dituzten adinduentzako egoitza sare egokia edukitzea eta zerbitzu horiek bitarteko egokiak izatea adinduen autonomia, duintasuna eta bizi-kalitatea bermatzeko.

Concederp programa egin zuten mendetasun handia edo 2. mailako mendetasun larria duten adinduei egoitza emateko; adinduek, betiere, zentro pribatuetan egon behar dute lekua eman diezaieten (zentroa prestazioduna ala prestazio gabea izan daiteke).

Programa hori medio, orain arte 173 leku hitzartu dituzte (60 berriak), lehen multzoan, egoitza hauetan: Burlatako Landazabal egoitzan, Iruñako El Mirador egoitzan eta Castejongo Solidaridad egoitzan. Baita beste 141 leku berri ere, honako hauetan: Barasoaingo Hogar Santa Elena, Iruñako Miserikordia Etxea, Azkoiengo San Miguel, Sesmako Virgen del Carmen eta Alesbeseko Virgen del Portal.

Beraz, guztira 655 leku egongo dira egoitzetan hitzartuta, horietatik 380 (hau da, %58) berriak. Aurrekontua guztira 22,9 milioi eurokoa da: 6,6 milioi lehen multzoari dagozkie, 4,4 milioi bigarrenari eta 11,9 milioi hirugarrenari.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa