(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2 milioi euro baino gehiago bideratu ditu I+G+b proiektuetara astelehena, 2009.eko irailak 21

Zentro teknologikoen eta diru-laguntzen modalitatearen bidez izapidetuko dira


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan hartutako zenbait akordioren bidez, Enpresa zuzendari nagusiari baimena eman zaio 2.188.683 euroko urte askotako gastuak konprometitzeko, eskaera eginda izan arren laguntzarik jaso ez duten I+G+b proiektuetarako (Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza).

Laguntza hauek zentro teknologikoen eta diru-laguntzen modalitatearen bidez izapidetuko dira.

Zehatz esanda, 280.435 euro diru-laguntzen modalitatean sartzen dira eta Kyb Suspensions Europe, SA enpresari emango zaizkio produktu-ingeniaritza garatzeko lidergoa hobetze aldera (233.988 euro), eta Prhoscol, SA enpresari, suaren kontrako zutabe peraltatua garatzeko (46.447 euro).

Diru-laguntzei dagokienez, Nafarroako Gobernuak 1.754.268 euro bideratuko ditu guztira enpresa eta proiektu hauetarako: Rótulos Bia SL, ehunekin eta poliesterrarekin publizitate-aplikazioak garatzeko (69.822 euro); Semic SA, zoru aireztatu eta arinduetarako molde berriak garatzeko (23.922 euro); Acústica Arquitectónica, ikerketa eta garapenerako (17.204 euro); Peluquería Edurne Senosiain, orrazkera birtualak sortzeko (10.750 euro); Proceso de Plásticos Integrado SL, bimateria injekziorako produktu berriak garatzeko (172.944 euro); Mecanizados Solares SL, kontzentrazio handiko jarraitzaile termiko berria (25.110 euro) eta stirling (66.930 euro) garatzeko.

Enpresa hauek ere laguntzak jasoko dituzte: Mandriladora de Leiza SL, mandrilak lehortzeko proiekturako (93.972 euro); Maldadia SL, etxebizitzak eraikitzeko teknologia garatzeko (165.891 euro); TRW Automotive España, kamioi-gidaritza seguruagorako (49.380 euro), kudeaketa logistikorako (84.129 euro), laguntza elektrikorako ibilgailuaren kremaileran (303.117 euro), ratio aldakorreko norabidea ibilgailu astunetarako (102.924 euro), kremaileretan arrailak antzemateko teknologia (28.010 euro), hondakin-urak arazteko teknikak (87.136 euro) eta ardatz askoko norabiderako akatsen tratamendurako sistema (141.069 euro); eta Exposición y Conservación de Alimentos SA enpresa, merkataritza-hozketarako altzariak egiteko prozesurako (56.814 euro);

Horrez gain, Talleres Goldebi SL enpresari laguntza eman zaio, osagai hidraulikoetarako erreminta berezietarako (41.037 euro); Agotzaina SL enpresari, iraupen luzeko arrautzarako (44.999 euro); Equipamientos Industriales SA enpresari, ontziak garbitzeko sistemetarako (70.308 euro); Huesker Geosintéticos SA enpresari, materialak ikertzeko (23.076 euro); Montajes Automovilísticos Alcalá, segurtasun-piezak egiteko (43.693 euro) eta Composites Gurea SA enpresari, zur estratifikatuko taula kurbatuetarako (32.020 euro).

Bestalde, eta zentro teknologikoei dagokienez, 153.980 euro bideratu dira Fundación L´Urederra enpresara, elikadura-hondakinetatik bioplastikoak lortzeko.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa