(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak UVESA hegazti enpresak Tuteran jarri dituen instalazio berriak inauguratu ditu asteartea, 2009.eko irailak 22

Instalazioetan 7,5 milioi euro inbertitu eta 235 lanpostu sortu dituzte


Sanz presidenteak UVESA hegazti enpresak Tuteran jarri dituen instalazio berriak inauguratu ditu ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, UVESA hegazti enpresak Tuterako Montes del Cierzo industrialdean jarri dituen instalazio berriak inauguratu ditu gaur.

Inaugurazio ekitaldian izan dira, presidenteaz gain, Landa Garapen eta Ingurumen arloko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturrriria; Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria, Jose Maria Roig Aldasoro; eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari eta Gobernuaren Eledun Alberto Catalan Higueras. 

Instalazio berria hegaztien hiltegi bat da. Guztira 7,5 milioi euro inbertitu dituzte eta zenbateko horren %12 (900.000 euro) Landa Garapen eta Ingurumen departamentuak jarri du, nekazaritza elikagaien industrian inbertitzeko diru-laguntzen bitartez. Hiltegian 235 lanpostu berri sortu dituzte. 

Nabean dagokien jarduera sektoreko azken puntako teknologiak jarri dituzte.

Sanz presidenteak UVESAren ohorezko liburua sinatu du. ( irudia handitu )

Presidentearen hitzak

Inaugurazioan, Sanz presidenteak nabarmendu du era horretako ekimenek “geroari baikor begiratzeko aukera” ematen digutela. Alde horretatik, adierazi du "krisiari aurre egiteko modu bakarra aurrera egitea dela, enpleguaren, I+G+B arloaren eta etorkizunaren aldeko apustua eginez”.

Presidentea gustura agertu da instalazio berriekin eta hegaztien prozesamenduan "ereduzko instalazio bat” dela esan du, I+G+B arloarekin zerikusia duelako eta elikagaien segurtasuna bermatzen duelako.

UVESA enpresa duela 45 urte sortu zuten eta gaur egun 1.500 bazkide akziodun dauzkate. Astero 350.000 hegazti prozesatzen dituzte eta ontziratutako produktuen 400.000 azpil egiten dituzte.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa