(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etxebizitza Departamentuak sukaldeak eta komunak aldatzeko 1.000 eskaera inguru jaso ditu, eta aurreikusitako laguntza 2 milioikoa da asteazkena, 2009.eko irailak 23

Esparza kontseilariak Urgentziazko Neurriak Hartzeko Foru Legearen balantzea egin du, horren bidez Nafarroan 4.350 enplegu sortuko baitira


Krisiaren aurkako Plana

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak sukaldeak, komunak, ateak eta zoruak aldatzeko 995 eskaera jaso ditu guztira joan den ekainaren 15ean Hirigintza eta etxebizitzaren arloan urgentziazko neurriak hartzeko Foru Legea indarrean jarri zenetik. Esku-hartze horien aurrekontua 12 milioi eurotik gorakoa da eta Nafarroako Gobernuak 2 milioi euro inguruko diru-laguntza emango du.

Era berean, zaharberritze arrunterako 906 espediente aurkeztu dira eta eraikigarritasuna handituta Nafarroan 2.515 etxebizitza babestu eraikitzea aurreikusi da, horietatik 2.270 Iruñerrian.

José Carlos Esparza Sáez Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak prentsaurrekoa eskaini du gaur Legearen aplikazioaren datu nagusiak aurkezteko, Legea indarrean jarri denetik hiru hilabete igaro baitira. Arau horrek Nafarroako Gobernuak krisiaren aurka abian jarritako plana osatzen du, eta horren bidez Foru Komunitateko ekonomia suspertu nahi da.

Kontseilariak legearen “balantze oso positiboa” egin du, bere esanetan, legearen bidez “krisi ekonomikoak eraikuntzaren sektoreko enpleguan izandako ondorio negatiboak arindu eta zuzendu eta herritarren eta enpresen beharrizanei erantzuna eman nahi zaie eta”. Ildo horretatik, Nafarroan 4.350 enplegu gehiago sortuko direla adierazi du. José Carlos Esparzak azpimarratutakoaren arabera, zifra horiek Foru Legera bildutako krisiaren aurkako neurrien “arrakasta baieztatzen” dute. Gogoan izango dugunez, neurri horiek aldi baterako dira, 2011ko abenduaren 31ra artekoak.

Hiru hilabetetan, Departamentuak ohiko etxebizitzetan sukaldeak, komunak, ateak eta zoruak aldatzeko 995 espediente ireki ditu, eta horretarako 2 milioi inguruko diru-laguntza beharko da. Esku-hartze horien aurrekontua 12 milioitik gorakoa da, lan bakoitzaren batez besteko aurrekontua 12.000 eurokoa, eta batez besteko diru-laguntza 2.000 eurokoa.

Aparteko laguntza horiek etxebizitza zaharberritzeko bulegoetan eskatzen dira. Biztanleen bolumenari erreparatuz, espediente gehien izapidetu dituen bulegoa Iruñakoa izan da, 457 eskaerarekin. Jarraian Iruñerriko bulegoa, Burlatan kokatua (133 espediente), Erriberakoa (94 espediente), Lizarrerrikoa (92), batez ere Barañaineko biztanleak artatzen dituen Etxebizitza Departamentua (69), Sakanakoa (46), Tafallakoa (43), Baztan Bidasoakoa (42), Zangozakoa (12) eta Agoitzekoa (7) egongo lirateke.

Gogoan izango dugunez, Gobernuak 3.000 eurora arteko diru-laguntzak ematen ditu sukaldeak eta komunak zaharberritzeko eta gutxienez 12 urteko antzinatasuna duten ohiko etxebizitzetan barruko ateak, zoladurak eta zoruak aldatzeko. Laguntza jasotzeko, gutxieneko gastua 4.000 eurokoa izan behar da, eta diru-laguntza %20koa izango da, gehienez 3.000 euro.

Bestalde, Legea indarrean jarri denetik, zaharberritze arruterako 906 espediente aurkeztu dira, oztopo arkitektonikoak kentzeko, igogailuak eta berogailuak jartzeko, fatxadak konpontzeko, etab. Horretarako, Gobernuak laguntza ekonomikoak 14 puntu handitu zituen, errenta mailaren arabera. Diru-laguntzak lanetan babestu daitekeen aurrekontuaren %50 baino handiagoak izan daitezke. 2008ko aldi berean, zaharberritzeko 419 espediente egon ziren, eta 2007ko aldi berean 320 eskaera erregistratu ziren. 2009an orain arte aurkeztutako espedienteak 1.544 dira, eta 208ko aldi berean 1.016 aurkeztu ziren. Beraz, %52 egin dute gora.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa