(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako bi ikastegiri Lanbide Heziketako Erreferentzia Zentro Nazionalen maila eman diete asteazkena, 2009.eko irailak 23

Era horretan, foru erkidegoak bi sektore estrategikotan, hau da, osasunaren eta energia berriztagarrien alorrean duen ibilbidea aintzatetsi dute


Gaur, Lanbide Heziketako Kontseilu Nagusiak erabaki du, Estatuko Gobernuak proposatuta, Nafarroako bi ikastegiri Lanbide Heziketako Erreferentzia Zentro Nazionalen maila ematea. Era horretan, Lanbide Heziketako bi sektore estrategikoenetan, hau da, osasunean eta energia berriztagarrietan Nafarroan egin den lana aintzatetsi dute.

Aipatu bi ikastegiak dira, batetik, Osasun arloko Lanbide Heziketako Erreferentzia Zentro Nazionala; eta bestetik, Energia Berriztagarrien arloko Lanbide Heziketako Erreferentzia Zentro Nazionala. Bata Hezkuntza departamentuaren mendekoa da eta Iruñako Osasun arloko Lanbide Heziketa Eskolan dago; bestea Hezkuntza departamentuaren eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu departamentuaren mendekoa da, eta Imarkoaineko Energia Berriztagarrien Lanbide Heziketako Ikastegian dago.

Gaur amaitu den prozesura 16 autonomia erkidegotako 52 ikastegi aurkeztu dira, eta horietatik 25ek jaso dute Erreferentzia Zentro Nazionalaren maila.

Aipatu bi ikastegiak izendatu dituzte Hezkuntza departamentuak Lanbide Heziketako Kontseilu Nagusiari aurkeztutako proiektuei esker. Gauzak horrela, Nafarroako Lanbide Heziketako sistemak estatuarekin elkarlanean aritzeko aukera izango du Lanbide Heziketan berrikuntza eta esperimentazio jarduerak egiteko, ildo hauetan:

- Erreferentzia irizpideak ezartzea familia bakoitzeko ikasketak ematen dituzten ikastegientzat, metodologiaren, prestakuntza prozesuen eta zuzkiduren alorrean.

- Prestakuntza joerak aztertzea.

- Programekin saiakuntzak egitea.

- Ekoizpen sektoreen eta prestakuntza premien artean sareak eta aliantza estrategikoak sustatzea, estatuan eta nazioartean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa