(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea Juan Carlos Beiro guardia zibila omentzeko ekitaldian egon da Leitzan osteguna, 2009.eko irailak 24

ETAk erail zuenetik 7 urte bete dira gaur


Presidenteak Beiroren alargunari lore-sorta eman dio

Sanz presidentea eta Beiroren alarguna, omenaldi-ekitaldian. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak Leitzako herritarrek Juan Carlos Beiro guardia zibilari egindako omenaldian parte hartu du gaur. ETAk guardia zibila gaurko egunez hil zuen 2002an. Leitza eta Berastegi Gipuzkoako herria lotzen dituen errepideko pankarta baten ondoan jarrita zegoen bonba-tranpak eztanda egitean hil zen agentea.

Ekitaldian, lehenengo eta gehin, San Miguel elizan meza entzun dute, eta bertan, Sanz presidentearekin batera, Herri Administrazioko eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak egon dira, Amelia Salanueva eta Begoña Sanzberro, hurrenez hurren.

Ondoren, ETAk atentatua egin zuen lekuan, Gipuzkoako mugaren ondoan, urtero bezala, lore-eskaintza egin da. Era berean, oroimen plaka bat agertu dute María José Rama agentearen alarguna eta familiako batzuk aurrean zeudela.
Oroimen plaka

Sanz presidenteak Juan Carlos Beiro kaboari egindako omenaldi-ekitaldian parte hartu du. ( irudia handitu )


Omenaldi horretan, Elma Sáiz Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria eta Guardia Zibilaren Nafarroako agintariak egon dira, baita Leitzako bestelako kargudun publikoak eta zinegotziak eta herritarrak ere. Azken horiek, hildakoaren omenez bertso batzuk irakurri dituzte.

Juan Carlos Beiro kaboa, Sama de Langreokoa (Asturias) zen, 32 urte zituen, ezkonduta zegoen eta bi seme zituen. Hiltzerakoan, NA-1320 errepidean (Areso-Gipuzkoako muga) jarritako pankarta kentzen ari zen, ‘Guardia Zibila, hil hemen’ zioena. Bonbak zauri larriak eragin zizkion sargentu bati, eta zauri arinak beste hiru agenteri.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa