(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Navarra Film Commission-en parte-hartzea amaitu da Donostia Zinemaldian ostirala, 2009.eko irailak 25

Egonaldian industriako profesionalekin harremanetan jarri eta Nafarroan errodatzeko aukera duten proiektuak ezagutu ditu


Navarra Film Commission-en parte-hartzea amaitu da Donostia Zinemaldian ( irudia handitu )

Navarra Film Commission-ek egun hauetan joko du amaitutzat bere parte-hartzea 57. Donostia Zinemaldian, non Sales Office-n, profesional akreditatuen eta prentsaren gunean, stand bat izan duen. Bulegoaren bisitaren helburua Foru Erkidegoa errodajerako toki gisa sustatzea eta etorkizunek lankidetzetarako industriako profesionalekin harremanetan jartzea zen, Nafarroan errodatzeko interesa duten produkzio-etxeen proiektuak ezagutzeaz gain.

Navarra Film Commission zinearen alor instituzionaletik zein profesionaletik etorritako ehun bat pertsonen aurrean aurkeztu da “Happy Hour” deituan (zinemaldiak profesionalen eta akreditatutako komunikabideen eskura jartzen duen eguneroko gertakizuna). Era berean, Spain Film Commission-ek antolatutako asanbladan parte hartu du. Erakundeak Espainiako zine-bulego nagusiak biltzen ditu eta Nafarroako zine-bulegoa kidetzat onartu berri du.

Spain FC 2001ean Madrilen sortutako elkartea da eta bere helburu nagusia Espainiako autonomi erkidegoetan, eskualdetan, lurraldetan, probintzietan edo hirietan jarduten duten “Film Commission” edo izendapen analogokoen irizpide komunak eta hitzartutako jarduketa-lerroak ezartzea da. Egun, Nafarroako film commission-az gain, honako zine-bulegoak dira partaide: Andaluzia, Bartzelona/Katalunia, Bilbo, Generalitat Valenciana-Ciudad de la Luz, Carmona, Donostia, Extremadura, Galizia, Kanaria Handia, Illes Balears, Madril, Malaga, Menorca, Palma, Salamanca, Santiago, Segovia, Sevilla eta Tenerife.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa