(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak pertsona helduak eta mendekotasuna dutenak zaintzeko enplegu-tailerra finantzatu du ostirala, 2009.eko irailak 25

Nafarroako Gurutze Gorriak sustatuta, kolektibo horien arretan enplegua bultzatzea du helburu


Talleres de empleo Cruz Roja

ANDEPen eta Gurutze Gorriaren arteko lankidetza-hitzarmenaren izenpea ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eskutik, Gurutze Gorriak sustatutako “Servicios para personas mayores y dependientes” (Pertsona helduentzako eta mendekotasuna dutenenentzako zerbitzuak) enplegu-tailerra finantzatu du. Pertsona helduen eta mendekotasuna dutenen arreta-zerbitzu pertsonalizatuen alorrean enplegua bultzatzea du helburu eta ondorioz, Nafarroaren garapen sozioekonomikoan laguntzea.

Duela gutxi Nafarroako Mendekotasunerako Agentziak (ANDEP) eta Gurutze Gorriak lankidetza-akordioa izenpetu dute, bertan ANDEPeko zuzendari kudeatzaileak, Begoña Rodríguez Marcosek, eta Nafarroan Espainiako Gurutze Gorriaren idazkariak, Pedro María García Dévorak, sinatuz. Horren arabera, erakunde biek enplegu-tailerreko ikasleek egun Nafarroako Gobernura atxikitako Santa Maria Zentroan, Erronkariko Zentroan eta Infanta Elena Zentroan praktikak egin ahal izateko konpromisoa hartzen dute.

Zehazki, tailer horien helburua Iruñean eta bere eskualdean bizi diren 25 urtetik gorako hamabost langabetu etxeetan eta erakunde sozialetan pertsonei arreta sozio-sanitarioaren espezialitatean prestakuntza ematea eta partaideetan sektorean kalitatezko lana egiteko gaitasun tekniko-profesionalak, oinarrizkoak eta zeharkakoak garatzea da.


Halaber, etorkizunean zaintzen sektorean, bai besteen kontura bai norberaren kontura, merkatura sartzea erraztuko dien jarduera profesional baterako ezagutzak, teknikak eta trebetasunak eman nahi zaizkie, prestakuntza eta praktika profesionala eskainiz. Azkenik, enplegu-tailerreko ikasleen %85 gutxienez lan-merkatuan txertatu nahi dira, eta ondorioz, lan-merkatuan sartzeko zailtasuna duten pertsonen lan-merkaturatzean lagundu.





Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa