(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NEZek Europako bi ekimen bultzatu ditu, enplegatuen hizkuntza-gaitasunak sustatzeko ostirala, 2009.eko irailak 25

Modu horretan, langileon enplegagarritasuna hobetu eta enpresen lehiakortasuna eta nazioartera zabaltzea indartu nahi dira


Sektoreko bilera bat

NEZek Europako bi ekimen bultzatu ditu, enplegatuen hizkuntza-gaitasunak sustatzeko. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez, Europako bi ekimen bultzatzen ditu, Red LILAMA eta Prof-ELP. Horien bidez, langileen hizkuntza-gaitasunak sustatu nahi dira, horien enplegagarritasuna hobetzeko eta enpresen lehiakortasuna eta nazioartera zabaltzea indartzeko.

Red LILAMA izenekoa eginera onak eta gomendioak trukatu eta barreiatzeko plataforma moduan sortu zen, hizkuntza-politikak diseinatzen eta ezartzen laguntzeko, lan-merkatuaren beharrizanak asetze aldera. Modu horretan, Europako ekonomien mugikortasuna eta lehiakortasuna sustatu nahi dira.

Irailaren 28an (irailaren 26an, larunbata, Hizkuntzen Europako Eguna ospatu eta bi egunera) proiektua Erresuma Batuan abian jarriko da. Ekitaldi horretan, atzerriko hizkuntzan trebatzeko zerbitzuen eta enplegagarritasunera bideratutako hizkuntza-politiken parte-hartzean eta garapenean murgilduta dauden 70 eragilek baino gehiagok parte hartuko dute.

Ekitaldi horretara Nafarrako Enplegu Zerbitzuko ordezkariak joango dira, Sarearen sustatzaileak diren aldetik, baita Regional Language Network-East bazkide britainiarraren kideak ere. Era berean, NEZeko ordezkaritzak sektorean aipagarriak diren zenbait ekimen britainiar bisitatuko ditu.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa