Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ospakizuna irailaren 28, 29 eta 30ean egingo da, zentroak Milagron duen gelan
Aurrean eta ezkerretik eskuinera, Tafallako alkatea, Sanz presidentea, zentroko zuzendaria eta LHko eta Unibertsitateen zuzendari nagusia.
(
irudia handitu
)
Ekitaldia 12:30ean hasi da. Zentroko bi irakaslek aurreskua dantzatu dute, eta Tafallako Abesbatzak Nafarroako ereserkia interpretatu du. Jarraian, zuzendariaren agurraren ostean, Tafallako alkateak eta Sanz presidenteak hartu dute hitza. Presidentearen esanetan, “bost hamarkadatan zentro honek pisu handia izan du profesionalen belaunaldi asko trebatzen; profesional horiek gaur egun enpresa garrantzitsuetan erantzukizun handiak dituzte, eta Tafallako, hiri horren eragin-esparruko eta, oro har, Nafarroa osoko ekonomian eta gizartean aldaketa ikusgarria eragin dute”. Ekitaldiaren amaieran, Tafallako Abesbatzak parte hartu du berriro.
Pedro Flamarique zentroko zuzendariak Nafarroako armarriaren kopia jaso du Sanz presidentearen eskutik.
(
irudia handitu
)
ITafallako “Politeknikoa” BHI
Lanbide Heziketa eta Batxilergoa eskaintzen dituen ikastetxe publikoa da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarena da, eta Tafallan kokatuta dago. Hezkuntza-eskaintza handia du: lanbide-heziketako maila ertaineko eta goi-mailako zikloak, goi-mailan sartzeko probak prestatzeko ikastaroa, Zientzien eta Teknologien arloko Batxilergoa, eta Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Programak.
Lanbide Heziketako eskaintzak hurrengo hauek biltzen ditu: ‘Administrazioa eta Kudeaketa’, ‘Elektrizitatea eta Elektronika’, ‘Fabrikazio Mekanikoa’ eta ‘Instalazioa eta Mantentzea’. Horiek guztiek erantzun egokia ematen diote Tafallako eta inguruetako industria- eta zerbitzu-jarduerari.
2008/2009 ikasturtean 356 ikasle egon dira guztira, eta oraindik itxi gabe dagoen 2009/2010 ikasturterako matrikularen datuei erreparatuz, une honetan 325 ikasle daude matrikulatuta, herri hauetakoak: Tafalla, Azkoien, Erriberri, Faltzes, Artaxoa, Zarrakaztelu, Larraga, Mendigorria, Martzilla, Caparroso, Gares, Santakara, Miranda Arga, Berbintzana, Garinoain, Barasoain, San Martin Unx, etab.
Lanbide Heziketa arautuaz gain, langileentzako etengabeko prestakuntza-ikastaroak eta langabeentzat lanerako prestakuntzako ikastaroak ematen dira.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.