(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak erabaki du antzinatasun ordainsaria administrazio kontratudun langileei ere ematea astelehena, 2009.eko irailak 28

Ordainsari hori, beraz, Foru Administrazioko 8.600 langilek jasoko dute; urteko gastua 2,1 milioi eurokoa izango da


Administrazioko bulego bat

Nafarroako Gobernuak erabaki du antzinatasun ordainsaria administrazio kontratudun langileei ere ematea

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du administrazio kontratua duten Nafarroako Administrazio Publikoko langileei (tokiko erakundeetakoei barne) antzinatasun osagarria ordaintzea.

Osagarri hori, beraz, Foru Administrazioko 8.600 langilek hartuko dute; urteko kostua 2,1 milioi eurokoa izango da. Erabakia jaso dute Nafarroako Administrazio Publikoan administrazio kontratudun langileak hartzeko foru dekretu berrian. Foru Gobernuak osagarri hori aplikatzea erabaki du estatuko oinarrizko araudian sartu ondoren, zehazki, Administrazio Publikoko Langileen Oinarrizko Estatutuan (Estatutua 2007an eguneratu zuten).

Gaur onartu duten foru dekretuan jaso dute, osagarri hori ordaintzeaz gain, Nafarroako Administrazio Publiko guztiek eta tokiko erakundeek zenbait baldintza bete behar dituztela (kontratazio suposizioak, kontratu motak, kontratuak baliogabetzeko arrazoiak, ordainsariak, e.a.). Izan ere, 2002ko aurreko araudian Foru Erkidegoko Administrazioaren kontratuak bakarrik arautu zituzten. 

Eguneratu duten arauan beste bi berritasun ere jarri dituzte: batetik, kontratuetako probaldia bateratzea (bi hilabetekoa izango da); eta bestetik, kontratuen baliogabetzea 15 egun natural aurretik jakinaraztea.

Toki Araubidearen Foru Batzordeak eta Nafarroako Kontseiluak gaur goizean onartu duten dekretuaren aldeko txostenak egin dituzte.


 

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa