Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Zuzkidura ekonomiko horien bidez Nafarroako ikasleek master programak egingo dituzte nazioartean ospea duten unibertsitateetan
Gobernuak “Nafarroa Bekak” deitu ditu, 30 laguntzarekin
Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren bidez, “Nafarroa Bekak” izenekoen bigarren deialdia egin du, Nafarroako ikasleen espediente akademiko onenak saritzeko, pertsona horiek mundu osoko zentro ospetsuetan master programak egin ditzaten. “Nafarroa Beken” deialdia gaur goizean aurkeztu dute Álvaro Miranda Simavilla bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Juan Franco Pueyo Departamentu horretako Nazioarteko Proiekzio Zerbitzuko zuzendariak.
Deialdi honetan 30 beka eskainiko dira –2009an baino 10 gehiago-. Laguntza horietakoren bat jasotzeko interesa dutenek eskaera gaurtik maiatzaren 3ra aurkez dezakete www.navarra.es web helbidean (kasu batzuetan, epea luzatu ahal izango da, beka ematea masterrean onartzearen araberakoa baita). Aurtengo deialdian, Departamentuak ikasleen iradokizunak kontuan hartu ditu, haien beharrizanetara hobeto egokitzeko.
2011n beka gehiago eskainiko dira, 40 izango dira guztira, eta 2012an behin betiko kopurua eskainiko da, 50 beka. Laguntza horiei esker, ikasleek, besteak beste, Harvard eta Stanford unibertsitateetan, Massachusettseko Institutu Teknologikoan, Columbiako Unibertsitatean, Tokiokoan, Australiako Unibertsitatean edo Pekineko Unibertsitatean ikasi ahal izango dute.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.